2015/10/26

Nola aktibatu Xuxen zuzentzaile ortografikoa Firefoxen


Firefoxen euskarazko zuzentzaile ortografikoa erabiltzeko Xuxen gehigarria instalatu behar dugu. Horretarako gehigarrien web orrian sartu, 'Gehitu Firefoxera' klikatu eta instalazioa bukatzen duenean Firefox itxi eta ireki.


Baina hori ez da nahikoa izango. Testu kutxa batean idazten dugunean euskarazko testua markatuko digu ongi idatzita egon arren zeren eta berak uste du testua gazteleraz dagoela. Beraz, adierazi behar diogu testua euskaraz dagoela. Hori era desberdinetara egiten da web orriaren arabera:


Webmail erako posta mezuetan:

Idaztean gorriz azpimarratutako edozein hitzaren gainean Eskuin klik egin > hizkuntzak > Euskara. Hortik aurrera soilik ulertzen ez dituen hitzak azpimarratuko ditu zuzentzaileak eta hitza zuzentzeko haren gainean Eskuin klik egin eta idazkera zuzena hautatuko dugu zerrendatik. Behin hori eginda ekipo honetan eta webmail honetan gogoratuko du gure hizkuntza aukera.



Moodle-en:

Moodle-en testu kutxetan gauza bera gertatuko zaigu, hitz guztiak gorriz azpimarratuak agertzen dira. Moodle-en, ordea, gorriz azpimarratutako edozein hitzaren gainean Ctrl+Eskuin klik egingo dugu > Hizkuntzak > Euskara. Era berean zuzenketak egiteko ulertzen ez duen hitzaren gainean Ctrl+Eskuin klik egin beharko dugu idazkera zuzena hautatzeko. Aurreko kasuan bezala behin hizkuntza aldatuta Moodle-ek gogoratuko du.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina