2015/10/30

Luberri_eskolarako_140407_beta.iso bertsio berria

Luberrik, eskoletarako egokitutako Ubunturen erremasterizazioak, bertsio berria du gaurtik.

 
Otsailetik generaman 140406 bertsioarekin eta honez gero instalatu ondoren 650MBko eguneraketak egiten zituen. Blog honen eskuineko paneleko Luberri Sistema estekan klikatuta irekitzen den orrian posible dugu deskargatu eta haren gaineko informazioa jaso.

Bertsio berriaren nobedadeak hauek dira:

Aplikazioa berriak:
  • Foxy Reader PDF editorea: editore hau lehendik zegoen Master PDF Editor baino errazagoa da erabiltzen. Funtzionalitate gutxiago ditu baina oinarriko atazak, hots, testua nabarmendu, oharrak, testua gehitu, laster markak eta abar errazago egiten dira. Dena den Master PDF Editor mantentzen da, gehien bat dokumentu mailako edizioak egiteko, hala nola dokumentua zatitu, dokumentuak lotu eta abar.
  • Viking informazio geografikoa eta GPSen arrastoak, ibilbideak eta bide-puntuen ikuskatze eta ediziorako aplikazioa. Honen gaineko informazioa wiki honetan topa dezakezu.
  • Synaptic aplikazio eta paketeen kudeatzailea. Administradoreari instalazio, desinstalazio eta pekete apurtuen kudeaketan laguntzeko aplikazioa.

Ordeztutako aplikazioak:
  • Oracle-Java-ren ordez Open-Java. Matematika, fisika eta kimikako appletak ikusteko eta Java gaineko aplikazioak korritzeko erabiltzen da gehien bat eskoletan  Java. Bertsio librearekin lehen applet batzuk ez zebiltzaten baina aspaldi honetan ondo dabiltza.
  • Remastersys-en ordez Pinguy Builder. Remastersys proiektua geldirik zegoen baina bere arduradun nagusiak berriz jarri du martxan Pinguy Builder izenarekin. Erabilera Remastersys-en berdina da baina funtzionalitate berriak ditu: aplikazio eta mahaigaineko irudiak eta, batez ere, erabiltzaile baten ezarpenak lehenesteko aukera (oraindik ez dut probatu baina interesgarria izan daiteke). Instalazioak egitean hasierako pantailaren kolorea eta irudia aldatzen da baina berdin jokatu behar dugu bigarren aukera klikatuta: xforcevesa.
 
Eguneratutako aplikazioak:
Aplikazio asko berritu dira, haien artean LibreOffice 5, Geogebra 5 eta Xmind 7.



Oharrak:

  • Kontuan izan zure ikastetxeko dominioa Windows Serverrean badago bertan integratzeko eta sarean partekatutako karpetak automatiko mapeatzeko jarraibideak bertan dituzu, hori bai, aipatzen diren instalazioak egin gabe zeren eta Luberrik baditu. Hori, eta nahi duzuen moldaketak egin ondoren, zuen erremasterizazioa sortzea komeni da Pinguy Builder erabilita.
  • Bertsioa probatu dut (instalazioak eta berrinstalazioak) baina bertsio berriek beti dute arrisku txiki bat. Probatu eta akatsik balego komentatu. Denbora batean akatsen berririk ez balego beta abizena kendukok diot. Beta kentzearekin batera Smart-erako bertsioa prestatuko dut.
  • Zalantzak eta komentarioak bertan iruzkindu edo Linux eskolan posta-zerrendan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina