2015/07/20

Nola ikusi PopCorn Time VLC erreproduzigailuarekin.

Lehengo batean komentatu nuen nola instalatu PopCorn Time, filmak eta serieak ingelesez ikusteko zure gustuko azpititulurekin.

Oraingoan esperientzia hobetzeko gomendio batekin natorkizu: zure interneteko konexioa ona ez bada edo ikusi nahi duzun filmaren pare gutxi lortzen baditu erreprodukzioa, tarteka, geldituko da, filma totelka hasiko da (stuttering). Hona hemen aholku pare bat erreprodukzioa gelditu ez dadin.

a- Jaitsi deskargaren kalitatea 1080 pixel zabaletik 720 pixel zabalera.

b- PopCorn Timeren erreproduzigailua erabili beharrean erabili VLC, bere buffering egokiagoa denez erreprodukzioaren jarioa ez du etenik izango. Bestetik VLCren beste abantailak erabili ahal izango duzu, hala nola azkarrago edo motelago erreproduzitzea.
VLCrekin erreproduzitzeko, noski, aplikazioa instalatuta eduki beharko duzu eta, aurreko irudian ikusten den bezala, Ikusi orain botoiaren aukerak zabalduta VLC hautatu behar duzu.


Bukatzeko kontuan izan filma VLC bidez ikusteko hautatu dezakezu azpitituluen hizkuntza...

 baina euskarazko azpitituluak ez dira ageriko. Euskarazko azpititulurekin ikusi nahi baduzu hau egin behar duzu:

  1. Azpitituluak.com orritik deskargatu.
  2. Konprimitutako fitxategia deskonprimitu.
  3. Behin VLC irekita, haren menuan Ikusi azpitituluak > Gehitu azpitituluen fitxategia...
Hautatu pantaila osoan ikusteko aukera eta...
arto krispetak jatera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina