2015/05/21

Luberri 1404 bertsioaren lightdm berrezarri

Luberri 14.04 sisteman apiriletik aurrera eguneraketa egitean lightdm pantailan, sartzeko pantailan alegia, aldaketa batzuk egiten ditu: erabiltzaileen zerrenda ikusten da, erabiltzaileak Unityn sartzen dira, teklatu numerikoa ez da aktibatzen...  Hori gertatzen da eguneraketa egitean lightdm-ren ezarpenak galtzen direlako.

Soluzioa: lightdm-ren ezarpenak berrezartzea.

Lightdm-ren ezarpenak /usr/share/lightdm/lightdm.conf.d/50-ubuntu.conf fitxategian gordetzen dira eta Luberri 1404 bertsioan hauek dira:

[SeatDefaults]
user-session=gnome-fallback
greeter-show-remote-login=false
greeter-show-manual-login=true
greeter-hide-users=true
greeter-setup-script=/usr/bin/numlockx on

teklatu numerikoa duten ekipoetan eta teklatu numerikorik gabekoetan beste hauek:

[SeatDefaults]
user-session=gnome-fallback
greeter-show-remote-login=false
greeter-show-manual-login=true
greeter-hide-users=true

Arazoa konpontzeko
  1. USB batean Lightm izeneko karpeta batean Teklatu numerikoarekin eta Teklatu numerikorik gabe izeneko karpetak sortuko ditugu.
  2. Gedit ireki (Aplikazioak > Testu editorea), lehenengo konfigurazioa blogetik kopiatu eta gedit-en itsatsi eta gorde fitxategia USBko Teklatuarekin izeneko karpetan 50-ubuntu.conf izenarekin. Ondoren kopiatu bigarren konfigurazioa eta gorde Teklaturik gabe izeneko karpetan izen berarekin, alegia 50-ubuntu.conf izenarekin.
  3. Arazoa duzun ekipoan administratzaile bezala sartu, USBa sartu eta teklatu numerikoa duen edo ez kontuan izanik, kopiatu dagokion 50-ubuntu.conf fitxategia karpeta nagusira.
  4. Ondoren karpeta nagusitik dagokion tokira kopiatzeko terminalean egin:
sudo cp 50-ubuntu.conf /usr/share/lightdm/lightdm.conf.d/50-ubuntu.conf 

Berrabiarazi eta kito, Benito, sartzeko pantailan erabiltzaileen izenak ez dira ikusiko, lehenetsitako interfazea Gnome klasiko Metacity izango da berriro eta teklatu numerikoa, balego, aktibatuko da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina