2015/03/15

Arduino plakari buruzko dokumentazioa euskaraz

(eguneratua 2016/3/4an)
Arduino UNO R3

Arduino kode irekiko plaka elektronikoa da. Elektronika eta robotikarako praktikak egiteko oso egokia.

Hona hemen hainbat dokumentazioa euskaraz:
Wikipedian
Arduino ikastetxean. Aitor Azpiroz. Pdf. (CC-BY-SA)
Arduino esperimentazio gida. Oomlout-ek egina eta GISAko Alex Zabalak euskaratua. Pdf. (CC-BY-SA)

Arduinoren IDE edo programazio-ingurunearen azken bertsioa instalatzeko (euskaraz dagoena) Arduinoren web orriaren deskarga atalera joango gara:
https://www.arduino.cc/en/Main/Software
eta bertan gure sistemari dagokion bertsioa deskargatuko dugu. Ondoren deskonprimitu eta terminalean deskargatu dugun karpetara joan eta agindu hau itsatsiko dugu:
sudo sh install.sh


Plaka konektatu ondoren egiaztatuko dugu plaka eta aplikazioaren arteko konexioa dagoela hau idatzita:
dmesg | grep ttyACM

eta konexioa badabil terminalak erantzungo du:
[  456.807121] cdc_acm 1-6:1.0: ttyACM0: USB ACM device

Programak bidali ahal izateko erabiltzailea dialout taldean sartu behar dugu:
sudo usermod -a -G dialout erabiltzailearen_izena

eta atakari baimena eman behar diogu hau idatzita:
sudo chmod 666 /dev/tttyACM0

Ondoren probatzen ahal dugu plaka adibideren bat kargatuta. Esaterako Fitxategiak > Adibideak > Basics > Blink

Programa hau kargatuta 13. posizioan dagoen leda segundu batez piztuta eta
segundu batez itzalita egongo den begizta batean edukiko dugu.











Beste era bat Arduino programatzeko da Scratch-en bidez. S4A edo Scratch for Arduino. s4a.cat orritik deskargatu daiteke. Ubuntun instalatzeko deskargatu Debian bertsioa karpeta nagusira eta gero terminalean exekuta ezazu:

sudo dpkg -i S4A.deb




1 iruzkin:

  1. Oso material ona Alex. Aitor Azpirozen txostena ikaragarri gustatu zait. Bi urte daramatzat Arduinorekin eta, programazio kontuetan, batez ere, nahiko berde nago oraindik. Primeran etorriko zait material hori (eta nire ikasleei ere) sakontzen joateko.

    Praktika sinple batzuk uzten dizkizut hemen. agian norbaiti ondo etorriko zaizkio, ez dakit: lehenengo sortakoak LEDen ingurukoak dira (https://docs.google.com/a/jakintza.net/document/d/1AxmpE01VSpHaXjEEo1D7Zn7-JMTXS6f-MwQygKXPctM/edit#heading=h.whel797gk0sh) eta besteak motoreekin (https://docs.google.com/a/jakintza.net/document/d/1AxmpE01VSpHaXjEEo1D7Zn7-JMTXS6f-MwQygKXPctM/edit#heading=h.whel797gk0sh)

    ErantzunEzabatu