2015/01/20

luberri_etxerako_140403 bertsioa deskargatzeko prest

Aurreko bertsioa (luberri_etxerako_140402) nonbait gaizki erremasterizatu nuen eta live moduan bazebilen ere, alegia ordenagailua arrankatu eta USBtik edo DVDtik ibili bazebilen ere- ez zuen instalatzeko aukerarik ematen.

Errore hori konponduta oraingo bertsioa prest dago probatzeko eta gustukoa izanez gero instalatzeko. Deskargatzeko esteka blogaren eskuineko paneleko "Luberri sistema" loturan klikatuta agertzen da eta, horrekin batera erremasterizazioaren ezaugarri nagusiak.

Eguneraketa: konpondu dut deskargatzeko esteka.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina