2015/01/07

Luberri_eskolarako_140403.iso bertsio berria prest

Urte berriarekin Luberri eskolarako Ubunturen erremasterizazio berria dago eskuragai. Hona hemen aurreko bertsioarekiko berritasunak:

Instalatutako aplikazio berriak:
  • Inkscape editore grafiko bektoriala
  • Grub Customizer
  • Compiz-plugins
  • Gparted
  • Audio-Recorder (ibiltzen ez zuen soinu grabatzailearen, hau da gnome-sound-redorder-en ordez).
  • Adobe Acrobat Reader (Jaurlaritzak bidaltzen dituen pdf-formularioak erantzun ahal izateko)
Instalazio honek ekipo guztietan ongi dabil. Zenbait ekipotan, esate baterako Lenovo S10e-n, kontrolatzaileren bat instalatu behar da (ikusi). 

Deskargatzeko eta instalazio jarraibideak blogaren eskuin paneleko Luberri sisteman klikatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina