2014/12/16

Luberri orokorra 14.04.02 deskargatzeko moduan dago

Eskuineko panelean dagoen Luberri-sistema estekan klikatu eta luberri_orokorra_140402.iso fitxategia deskargatzeko prest dago.
Fitxategi horrekin abio USB edo DVD presta daiteke Luberri Ubunturen erremasterizazioa instalatu ahal izateko.

Hona hemen aurreko bertsioarekiko berrikuntzak:

Berritasun nagusia da distribuzio honeki Eskola 2.0ko Asus "pistatxo"-en wifia primeran dabilela. Beraz hemendik aurrera luberri_orokorra arazorik gabe funtzionatuko du notebook hauetan.

Aplikazio berri dezente sartu diot distribuzio honi, batez ere kontuan izanda Lehen Hezkuntzan asko erabiliko dela. Hona hemen programa berriak:

  • Gehigarrien atalean FreeFileSync bolumen eta karpetak sinkronizatzeko aplikazioa. Babeskopiak egiteko, USB eta ekipoko karpetak sinkronizatzeko...
  • Grafikoen atalean KolourPaint instalatu dut Windowsen Painten nostalgikoentzat eta bit-mapa irudien editore sinple bat nahi dutenentzat.
  • Bideo eta soinu atalean PhotoFilmStrip diaporamak egiteko aplikazioa. Potenteagoak badaude Linuxen baina hau erabiltzen oso erraza da eta irudien zoomak eta ekorketak oso ongi egiten ditu.
  • Hezkuntza alorrean GCompris aplikazio multzoa instalatu dut. Pakete honek haur eta lehen hezkuntzako umeentzat aplikazio oso interesgarriak ditu. Baten bat, hala nola animazioen editoreak DBHerako ere balio du.
  • Zientzia atalean Stellarium, ortziko planetak, izarrak, konstelazioak, espazio-estazioak eta abar denbora errealean ikuskatzeko. Oso aplikazio potentea izan arren Asus txikietan primeran dabil.

Eskemak egiteko Freemind aplikazioa, ordea, desinstalatu dut Xmind-en ondoan ez duelako ezer eskaintzen.
Bertsio honen kernela 3.13.0.43 da eta 2,5GBeko pisua du.

Gogoan izan gehien bat ikastetxeetan erabiltzeko distribuzioa dela; laster aplikazio berdinekin etxerako bertsio bat eskaintzeko asmoa dut.
Ikastetxean instalatzen animatzen bazara jakin distribuzio honen ezaugarririk nabarmenena dela Active Directoryko domeinuetan integra daitekeela eta domeinu horretan konpartitutako karpetak mapeatzen ditu. Horretarako deskarga orriko jarraibedeak irakurri.
Animatuz gero zalantzak argitzeko eta Linux erabiltzen duten eskolen berri izateko Linux-eskolan izeneko zerrenda bat dago. Informazioa jaso eta kexkak argitu nahi baduzu izena eman dezakezu blogaren eskuineko paneleko estekan klik eginez.



2 iruzkin:

  1. FreeMind euskaraz lokalizaturik dago http://librezale.org/wiki/FreeMind

    XMind ere bai?

    ErantzunEzabatu
  2. Freemind euskaraz dago baina lokalizazioa deskuidatu samarra dago: azken erreferentzia 0.8.1 bertsiokoa da eta oraingoa 1.0 da. Izan ere mezu askotxo ingelesez agertzen dira.
    Xmind ez dago euskaraz. Oinarrizko bertsioa software libreko lizentzia izan arren euskaratzeko garatzaileekin kontaktatu behar dela ematen du.
    Zalantza izan dut baina erremasterizazio honetan eskemak egiteko programa bakarra egon behar zela pentsatu dut eta hobetsi dut Xmind bere kalitateagatik.

    ErantzunEzabatu