2014/11/02

Nola kendu irudi bati atzeko kolorea Gimp-en bidez

Irudi baten gainean beste bat jartzeko edo web edo blog batean txertatzeko  orriaren fondoa errespetatuz interesatzen ahal zaigu txertatu nahi dugun irudiari atzeko kolorea kentzea.

Ondoko bideoan ikus dezakezu lehenengo kasua nola egin. Bigarren kasuan, alegia irudiari atzeko kolorea kentzean web batean txertatzeko, inportatea da irudia PNG formatuan gordetzeko zeren eta gardentasuna edo alfa kanala mantentzen duen formatua da.




Irudi gardena nahi badugu Gimp-en sortuko dutu fitxategi berri bat gure irudiaren tamainakoa. Sortzeko unean zabalduko dugu Aukera aurreratuak eta markatuko dugu Bete honekin  > Gardentasuna. Hortik aurrera bidean bezala jokatuko dugu. Inportantea da Geruza atalean markatzea Gardentasuna > Gehitu Alfa kanala.

Kostaldeko irudia openclipart.org orritik hartu dut (coast terminoa bilatuta eta Osoriok egina) eta zikloaren eskema Xmind aplikazioaren bidez egin dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina