2014/11/29

Luberri_orokorra_14.04.01

Hainbat ekipotan instalatu eta probatu ondoren Ubuntu 14.04-an oinarritutako Luberri_orokorra_14.04  beta-tik  01 bertsiora pasa gara. Probatan "ongi" bat atera du. Fin dabil baina ez dauka 12.04rekiko aurrerapen handirik. Abantaila handiena kernel berriagoa (3.13) horrek suposa dezakeenarekin hardware berria ezagutzen eta aplikazioen bertsio berriagoak.

Kontuan izateko gauza batzuk (batez ere EAEko ikastetxe publikoetan):

  • Bertsio honekin funtzionatzen dute Montte zurien bigarren txanda (tapa irekitzeko klip urdinak, DVD eta 1GBeko RAM dutenak). Modelo hau aurreko Ubuntuekin oso gaizki zebilen: teklatua eta sagua zoratu egiten ziren.
  • Aitzitik, ATI txartel grafikoa kenduta 12.04rekin hain ondo dabiltzan ditxosozko Acer Veriton ekipoek 14.04rekin arazoak ematen dute oinarrizko plakako txartelarekin. Beraz, Veritonetan 12.04 mantendu edo, behar izanez gero, berrinstalatu.
  • Instalazioa egitean Remastersys-aren menuko hirugarren aukera (instalatu) batzuetan ez dabil. Erabili bigarren aukera (abiatu modu grafiko baxuan) eta mahaiganeko Instalatu 14.04 ikonoa klikatu.
  • Aurreko bertsioetan teklatu numerikoa aktibatuta hobetsi nuen baina horrek behartzen zuen teklatu numerikoa ez duten portatiletan hobespen hori kentzen. Hobespena kendu dut eta, beraz, teklatu numerikoa aktibatuta abiatzeko Lightdm-en (14.04-n tokiz aldutu dena: sudo gedit /usr/share/lightdm/lightdm.conf.d/50-ubuntu.conf agindu hau gehitu behar da: greeter-setup-script=/usr/bin/numlockx on. Kontsultatzeko Google-en idatzi "luberri numerikoa".
  • Denbora dudanean saiatuko naiz Smart eta Eskola 2.0ko Asus-entzat bertsioa ateratzen.

Laburbilduz: Nik ez nuke 12.04an dabiltzanak aldatuko baina instalazio berrietan (Veriton-ak kenduta) 14.04 jarriko nuke eta aurrera 2019 arte. Baztertuta dauden Montte zuriak berpizteko saioa egingo nuke (DVD-ez errazago USBez baino).

Bertsio hau probatu nahi baduzu blog honen eskuineko panelean, Luberri sisteman klikatu eta hortik deskarga dezakezu iso fitxategia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina