2014/07/02

Ubuntu, nola instalatu FET ikastetxeko ordutegiak generatzeko

FET (Free Education Timetables) ordutegiak generatzeko aplikazio libre bat da. Bere web orrian ikus daitezke bere ezaugarriak eta mugak.



FET  instalatzeko:

1- FET aplikazioaren deskarga orrira joan: http://lalescu.ro/liviu/fet/download.html eta bertan klikatu deskargatzeko azken bertsioa (mezua idazteko unean 5.23.1). Aukera emango digu irekitzeko fitxategi kudeatzailearekin edo gordetzeko; irekitzeko esango diogu deskonprima dezan, horretarako Erauzi klikatu eta esan non erauzi behar duen karpeta (demagun Dokumentuak karpetan).



2- Behin deskargatuta eta deskonprimatuta aplikazioa konpilatu behar dugu. Horretarako QT-ren programa bat instalatu behar dugu terminalean hau itsatsita:

sudo apt-get install qt5-qmake

3- Ondoren terminalean sartuko gara deskonprimitu berri dugun fet-5.23.1 karpetan (adibidez Dokumentuak karpetan deskonprimitu badugu):

cd Dokumentuak/fet-5.23.1

4- Eta konpilatuko dugu hurrenez hurren bi komando hauek exekutatuta

sudo qmake
sudo make

Lehenengoa segituan aplikatzen da baina bigarrenak minutu dezente behar ditu.

5- Aplikazioa abiatzeko fet-5.23.1 karpetako fet izeneko fitxategian eskuin klik egin eta 'Ireki'.
Aplikazioetan abiarazle bat eduki nahi baduzu paneleko Aplikazioetan eskuin klik egin eta 'Editatu menuak', Bulegoa taldea hautatu eta 'Elementu berria' klikatu, fitxako izenean FET idatzi eta komandoan arakatu fet-5.23.1 karpetako fet fitxategia.



Oharra:
Instalazio modu horrek zerbaitegatik huts egingo balu alternatiba bezala instala dezakezu FET Ubunturen biltegitik. Azkarragoa da baina instalatzen duen bertsioa -mezua idazteko unean bederen- 5.18.0-1 da.


lehenik eta behin egiaztatuko dugu Universe biltegia aktibatuta dugula. Horretarako Sistemaren ezarpenak > Softwarea eta eguneraketak


Desaktibatuta bazegoen eta aktibatu badugu freskatu behar dugu iturriak, terminalean:

sudo apt-get update

eta FET instalatzeko:

sudo apt-get install fet

Abiarazlerik ez du sortzen, beraz abiatzeko Unity-ren Dash-ean edo, bestela, terminalean idatzi:

fet

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina