2014/06/19

Remastersys Ubuntu 14.04 bertsioan

Remastersys Ubuntun oinarritutako banaketa edo distribuzio berriak sortzeko aplikazioa da. 2013tik ofizialki proiektua lagata dago baina bertsio berrietarako egokitzapenak agertzen dira.

Nola instalatu:

Sartu Sourceforgen Os4systemimage-koek duten orrian.

Deskargatu remastersys_3.0.4-2_all.deb aplikazioa eta zure sistemari dagokion interfaze grafikoa: 32 biteko sistema baduzu remastersys-gui_3.0.4-1_i386.deb eta 64koa baduzu remastersys-gui_3.0.4-1_amd64.deb.

Terminala ireki, deskargatutako fitxategiak dauden karpetara joan eta exekutatu:
sudo dpkg -i  remastersys_3.0.4-2_all.deb
eta zure sistemaren arabera
sudo dpkg -i  remastersys-gui_3.0.4-1_i386.deb
edo
sudo dpkg -i  remastersys-gui_3.0.4-1_amd64.deb

Remastersys exekutatu aurretik ekipoa eguneratu eta egiaztatu interneteko konexioa duzula -EAEko ikastetxe publikoetan Juniperren identifikatuta- . Ondoren  egin: Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Remastersys
eta pantaila hau irekiko da:

Remastersys-en menu nagusia
Aukera nagusiak dira Backup ekipoaren babeskopia egiteko (/home karpeta ere kopiatzen du) eta, batez ere Distribution aukera zeina, erabiltzaileen datuak kopiatu gabe gure ekipoaren sistema -egindako instalazio eta desintalazioekin- Linux banaketa edo distribuzioa bihurtzen du.
Distribution sakatuz gero ordu laurden inguruan ekipoan oinarritutako banaketa egiten du custom.iso izena duen eta /home/remastersys/remastersys kokalekua duen fitxategian.

Distribuzioa egin aurretik gauza pare bat ezar daitezke Customize eginda.



User Settings aukera ematen du zehazteko gure ekipoko zein erabiltzaileren ezarpenak hartu lehenetsitako ezarpen bezala eta Configure sakatuta


 aukera dugu, custom iso atalean, banaketaren fitxategiari izena jartzeko.

Behin banaketaren iso fitxategia eginda, fitxategi horrekin egingo dugu banaketaren DVDa -Brasero edo antzeko aplikazio baten bidez- edo live-USBa USB-disko-sortzailea aplikazioaren bidez.

Ondore gure banaketa instalatzeari ekingo diogu:  USBa sartu eta abiarazi ordenagialua; adi hasierako pantailara, horrek esango dizu eta zein F sakatu abio menua (boot menu), F12, F11, F8... Menuan USBa hautatu eta abiatuko da honen antzeko pantaila batekin:




Bertan ohikoa de 3. aukeraren ordez, 2.a hautatuko dugu: xforce vesa - boot live in safe graphics mode. Abiatzen denean mahaigainean agertzen den instalazio botoia klikatu eta instalazio urratsetan aurrera egin.




Remastersys honekin arazoren bat badugu mezu honetan aipatzen den bestea erabil dezakegu.

Remastersysa Juniper aktibatuta duen EAEko ikastetxe publiko batean egiten baduzu prozesua irauten duen bitartean internetera konektatuta egon behar duzu Juniperrean logeatua.

3 iruzkin:

  1. Kaixo Alex:
    Eskerrikasko lehenbizi zure tutorialengatik, oso baliagarriak izan zaizkit.
    Post honetan azken esaldia ez dut ongi ulertzen. Zer diozu, live CDtik kargatu, Juniperren autentikatu (sarean sartuta) eta ondoren zuzenean instalazioa egiteko Juniperren arazoak saihesteko?
    Egia esan hasiberria naiz horrelako kontuetan, baina pixkanaka gure ikastetxean ubuntu erabiltzen hasi nahiko nuke eta juniper eta active directoryn sartzea dira nire arazo nagusiak.
    Eskerrikasko

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kontu bitxia da. Nik erremasterizazioak Juniper kenduta zuten ikastetxeetan eginak nituen eta ongi zebiltzaten, baina uda honetan Juniper oraindik aktiboa zuen eskola batean egitean erremasterizazioak ez zuten funtzionatzen. Kostata konturatu ginen erremasterizazioak egitean ekipoan interneteko konexiorik ez zegoela portal cautivoa ez genuelako pasa eta horregatik ez zuten funtzionatzen. Badirudi erremasterizazioa egitean une batez internetera konektatu behar dela, bestela erremasterizazioa okerra ateratzen da. Hori horrela izanda, zure ikastetxean oraindik ez baduzue Juniper kendu erremasterizazioa martxan jarri aurretik internetera konektatu behar duzu portal cautivoan sartuta.

      Ezabatu
    2. Oso ondo, eskerrikasko.
      Dena ez dut ulertu (ezjakintasun teknikoengatik) baina nik probak egiten jarraituko dut. Portal cautivoan autentikatuko naiz eta instalazioa egingo dut. Ea ondorenean nola geratzen diren ekipoak.
      Milesker!

      Ezabatu