2014/04/28

openmailbox.org zerbitzuak orain fitxategien biltegiratzea eskaintzen du

Aurreko mezu batean komentatu nuen openmailbox.org oso web-posta interesgarria eskaintzen duela.
Orain, postaz gain fitxategien biltegiratzea ere eskaintzen du, hau da interneten, hodeian fitxategiak gordetzeko aukera.
Openmailbox.org erabiltzen duen software guztia librea da eta zerbitzu berri hau eskaintzeko ere software libreko aplikazio bat erabiltzen du: Owncloud.

 
openmailbox.org-ek ownClouden bidez eskaintzen duena:

  • 1GBeko tokia.
  • Openmailbox.org web orritik erabili daiteke edota erabiltzen ohi dugun ekipoetan sinkronitzaile bat instalatuta.

Web orriaren interfazea interesgarria da: euskaraz dago (Owncloud librea izatearen abantaila) eta fitxategiaren biltegiratzeaz gain dokumentuak online sortzeko eta partekatzeko aukera ematen du, egutegia, irudien bisorea, kontaktuak eta web orrien laster marken gordailua ere bai.


Zerbitzua probatu nahi baduzu hau egin behar duzu:
 
Lehenik eta behin openmailbox.org zerbitzuan kontu bat ireki -oraindik ez baduzu-. Horretarako web orriaren eskuin aldean Sing up edo Registro botoian klikatu eta kontua ireki.  
Ondoren sartu eskuin aldeko Owncloud botoian klikatuta eta bertan ahal duzu dokumentu berria sortu edo zure ekipoko bat igo (gezia goruntz).


Ohiko ekipoetan merezi du hodeiko karpeta eta karpeta lokal bat, ownCloud izenekoa, sinkronizatzen duen aplikazioa instalatzea. Aplikazio hori ownCloud-client izena du, Linux, Mac eta Windows-erako bertsioak daude.
Instalatzeko jarraibideak hemen:  http://owncloud.org/install/#desktop
> Desktop clients.

Sinkronizatzailea instalatu ondoren ownCloud desktop sync client izeneko aplikazioa irekiko dugu (Aplikazioak > Gehigarriak) eta eskatuko digu zein zerbitzaria erabiliko dugun:  https://cloud.openmailbox.org  kopiatu eta itsatsi. Kontua eskatuko dizu eta hasiko da sinkronizazioa. Hemendik aurrera sortu berri duen ownCloud karpetan sartzen dituzun fitxategiak zure hodeiko karpetara igoko dira. Panelean sinkronizazioaren berri emango dizun indikadore berria izango duzu hemendik aurrera.


Thunderbirderako egutegia den Lightning erabiltzen baduzu zure Openmailbox-ownCloud egutegia sinkroniza dezakezu. Horretarako Lightning ireki eta eskuineko panelean egutegi berria sortu > Sarean > Caldav protokoloa eta kontu hau itsatsi:
https://cloud.openmailbox.org/remote.php/caldav/calendars/ERABILTZAILEA%40openmailbox.org/defaultcalendar
ERABILTZAILEA jartzen duen tokian zure openmailbox.org-eko erabiltzaile izena jarrita. Ondoren eman izen bat egutegi orri -Openmailbox.org-, kolore bat aukeratu eta aurrera. Web orrian sartzen dituzun hitzorduak eta Lightning-en sartzen dituzunak sinkronizatuko dira.

Biltegiaren tamaina ez da Google Drive edo Dropbox bezain handia baina GigaByte batekin aski baduzu proiektu honek konfidentzialtasuna, enpresa handiekiko lotura eza, software librea eta interfaze euskalduna eskaintzen dizu.

On dagizula.



Oharrak

  • ownCloud-ek openmailbox.org-ez gain baditu beste hornitzaile batzuk: horietatik batzuk doakoak beste batzuk ordainpekoak, batez ere eskaintzen duten espazioaren arabera. Hona hainbat hornitzaile.
  • Hornitzaileak erabili beharrean zure hodei propioa instala dezakezu (LDAP sare protokoloa duena) ownCloud server instalatuta. Honi buruz informazio gehiago Ertokitik blogean.
  • ownCloud KDE proiektuan du jatorria Danitxuk kontatzen digunez.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina