2014/04/10

Luberri banaketa

Microsoft-ek eskoletako ekipoetan nagusi den Windows XP sostengurik gabe utzi duen egun hauetan Linux sistemako Luberri banaketa deskargatzeko moduan jarri dut eskuin paneleko Luberri banaketa atalean.

Linux banaketa hau Donostiako Antigua-Luberri institutuan erabiltzen dugun Ubunturen aldaera bat da. Ubunturen aldean hezkuntzarako interesgarriak diren hainbat aplikazio ditu eta, batez ere, Windows zerbitzarian integratzeko prest dago. Horri ezker irakasleak zein ikasleak euren ohiko erabiltzaile eta pasahitzarekin sartzen ahal dira ordenagailuan, Active Directory-k esleitzen dizkien eskubideekin eta zerbitzarian partekatuta dauden karpetak muntatzen zaizkie.

Ubuntuk aste pare bat barru LTS bertsio berria aterako du baina oraingo banaketa Ubunturen 12.04.4 bertsioan oinarritzen da eta 2017 arteko sostengua du.

Deskargak, zehaztasunak, instalatzeko mudua eta abar eskuin paneleko Luberri banaketa atalean daude.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina