2013/12/25

Sound Juicer zure musika CDtik erauzteko


Erosi duzun diskoa Mp3-an, notebook-ean edo telefonoan entzun nahi baduzu diskoaren kantak erauzi edo ripeatu behar dituzu. Hori egiteko Linuxen ezagutzen dudan aplikaziorik interesgarriena Sound Juicer CD Ripper da.

Oso erraz funtzionatzen du. Behin aplikazioa abiatu ondoren CDa unitatean sartu eta detektatzen du. MusicBrainz datu-basera jotzen du tituluak deskargatzeko. Datu-base honetan datuok ez badaude diskoaren titulua, artista eta kanten tituluak eskuz sartu beharko ditugu.
Ondoren menuan Editatu > Hobespenak hautatu eta interesatzen zaizkigun aukerak hautatuko ditugu:

Batez ere garrantzitsua irteerako formatua da. Kontuan izan formaturik hoberena ez bada ere MPEG Layer 3 Audio, alegia mp3 formatua, hautatu beharko duzula gailu askok -musika erreproduzigailuak batik bat- beste formaturik ez dutelako ezagutzen.
Erauzteko esan eta gero gailura pasa.

Aplikazioa instalatzeko Ubuntun software-zentrotik egin dezakegu eta Debianen oinarritutako distribuzioetan terminalean honako hau itsatsi eta exekutatuta:

sudo apt-get install sound-juicer

Aplikazioa euskaraz dabil, laguntza eta guzti,  Mikel Olasagasti eta IƱaki Murgoitori ezker.




2 iruzkin:

  1. Oso lan ona Alex!
    Jaitsitako aplikazio batzuri buruz komentatuko dizut hurrengo batean

    ErantzunEzabatu
  2. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu