2013/11/06

Linuxen instalazioa eta mantenua ikastetxeetan

2013ko azaroaren 14 eta 21ean Irungo Toki Alai institutuan ikastetxeetan GNU/Linux instalatu eta mantentzeko arrazoiak, lanabesak, irizpideak eta estrategiak aurkeztuko dituen ikastaroa izango da.

Hona bere ezaugarriak:

HELBURUA
Sei orduko aurrez aurreko ikastaro honen helburua hainbat ikastetxetan* egin
den Linuxen ezarpenean oinarri hartuta, beste ikastetxeentzako erreferentziak ematea. Donostiako Antigua-Luberri eta Lauaizeta BHI eta Irungo Toki Alai BHI.

NORENTZAT
Ikastetxeetako IKT eta Premia arduradunentzat (edo ardura horiek hartzeko asmoa dutenentzat).

EDUKIAK
  • Zergatik Linux. 
  • Software librearen abantailak. 
  • Ubuntu: Mahaigaina, arakatzailea, administrazioa 
  • Aplikazio nagusiak eta formatuen afera 
  • Juniper 
  • Windowsen Active Directoryn integratu eta Irakasleak, Ikasleak eta karpeta pertsonalak mapeatu 
  • Ataza administratiboak: programen eta inprimagailuen instalazioa, IPak finkatu, Terminal Server... 
  • Ubunturen instalazioa: Remastersys 
  • Arbel digitalen instalazioa: Smarten kontrolatzailea eta Open-Sankore Instalazioen erritmoak eta irizpideak. 
  • Intraneta Linuxen. 

IRAKASLEA
Alexander Gabilondo (Antigua-Luberri BHIko Premia)

DATAK: Azaroak 14 eta 21 (ostegunak)

ORDUTEGIA: 9:30-12:30

TOKIA: Irungo Toki Alai BHI (e-gela). Gazteluzahar Ibilbidea 1

PLAZAK: 12

IZEN EMATEA: mezua bidali irakasleari (a.gabilondo@antigua-luberri.net) bertan azalduta ikastetxea, ardura eta Linux ezagutzen ote duzun.

4 iruzkin:

  1. Zein pena ezin dudala joan!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Neguan ikastaro bera emango dut Donostian. Oraindik data eta ordutegia ez dut pentsatu baina seguru aski arratsaldez izango da.

      Ezabatu
    2. Ederto. Adi egongo naiz zure blogean abisua ipiniko duzun. Hemen nire eskolan (Leioako Artatza) nahiko kezkatuta gaude eskola 2.0ko ordenagailu txikiak ezin eguneratu, juniper odissey madarikatuarekin... Oso interesgarria ikastaroa.

      Ezabatu
    3. Arazo horiek eta antzekoak konpontzeko balioko dizu ikastaroa. Deialdia blogean jarriko dut.

      Ezabatu