2013/09/03

Eskola 2.0 Linux eguneratu eta datuak eta ezarpenak garbitu.

Eskola 2.0ko eskoletako ikasleen ekipoetan mantenu lan batzuk egitea komeni da. Ez da ezinbestekoa baina denbora izanez gero (kar,kar) urtero ez bada bi edo hiru urtean behin...
Hona hemen Antigua-Luberri institutuan, Linuxen, egiten ditugunak.



Mantenu lanak egiteko ekipoaren bateria ongi kargatuta egon behar du eta administratzaile moduan sartu behar da(gehienetan eskola20 erabiltzailea).


Sistema eta aplikazioen eguneraketa egiteko terminalean (Ctrl+Alt+t):
sudo su
apt-get update&&apt-get upgrade

Eguneraketak ordu laurden bat edo gehiago iraun dezake.
Ekipoak eskolako Windows zerbitzarian integratuta baduzue Likewise-open bidez eguneraketaren une batean koadro lila bat irekiko da pan gainidatzi nahi duzun galdetzen eta baietz erantzun behar zaio -bestela euskara hizkuntza galtzen da-.



Aurreko ikaslearen datuak eta ezarpenak ezabatzeko: Eguneraketa egiten den bitartean -edo bestela ere- terminal berri batean (Ctrl+Alt+t) idatziko dugu:
sudo rm -r /home/eta hemen idatziko dugu ikaslearen erabiltzailea, gurean
sudo rm -r /home/likewise-open/H013085/ikantigua


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina