2013/08/07

Nola biratu bideo bat OpenShoten bidez


Nork ez dauka lagunen bat bideoak bertikal filmatzen dituena, batez ere mugikorrarekin, eta gero ordenagailuan edo telebistan horizontal ikusi nahi dituena?

Hona hemen konponbidea Linux erabiltzen duzuenontzat: OpenShot bideo-editorea.
Hona hemen nola egin daitekeen:

1- Ireki OpenShot eta inportatu bideoa.
2- Bideoa pistara arrastatu.
3- Efektuak fitxan "biratu" efektua hauta eta bideora arrastatu.

4- Efektua konfiguratzeko pista gaineko bideoaren izartxoan klikatuko dugu.

5- Biratu efektua klikatu eta X biratze finkoan 90 graduko biraketa jarri. Aplikatu.

6- Bukatzeko bideoa esportatu nahi duzun formatu eta kalitatean.


OpenShot instalatu behar baduzu Ubuntu eta familiarako software-zentrotik egin dezakezu, beste distribuzio motarako deskarga-orritik eta PPA bidez mezu honetan azaltzen den eran.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina