2013/07/19

OpenMailbox.org posta elektronikoa euskaraz

  • software librez egina, 
  • 250 MBeko tokia -hedagarria-, 
  • publizitaterik gabe, 
  • edukiak babestuak, 
  • euskaraz
  • doan
  • https (konexio seguruak)
  • antispam eta antibirusa
Probatu beharko dugu.



Ez dakit zerbait aipatzea ahaztu zaidan baina Frantzian sortutako proiektu hau oso itxura ona du.
Software librez egina dago ehuneko ehunean: Apache, Php, Foundation, Roundcube, Postfic, Dovecot, Mysql, Piwik... Egitea badago. Hemengo erakunde gehienek, ordea, multinazionalen menpean uzten dituzte bere posta-zerbitzuak.

Publizitatea ez jartzeko konpromisoa hartu dute.
Bestetik datuen pribatutasuna gordetzeko konpromisoa ere hartu dute: ez administratzaileak sartu,  ez inolako enpresarik utzi, ez ikerketa estadistikoak.... Baldintzak hemen kontsulta daitezke.

Interfazeak itxura ona du eta zerbitzuak ohikoak diren tresnak eskaintzen ditu, posta kudeaketaz gain Helbide liburua...

(helbideak beste kontu batetik eskuratzeko: bestean esportatu csv formatuan eta honetan inportatu)


... Ezarpen pertsonalak.


Web bidez erabiltzeko OpenMailbox.org orrian sartu, erregistratu eta sartu.

Posta bezeroa erabili nahi baduzu jakizu Thunderbird-ek bere datu basean duela, beraz zure kontua eman eta berak topatuko ditu ezarpenak. Beste posta-bezero batean eskuz konfiguratu behar baduzu hauek dituzu datuak:

Imap:
Server:  imap.openmailbox.org
Port:  143
Security:  STARTTLS


Smtp
Server:  smtp.openmailbox.org
Port:   587
Security:  STARTTLS

Zerbitzu berria da, atzean -zorionez- ez du enpresa handirik, beraz unea da erregistratzeko eta probatzeko.
Baditu, dena den, pare bat gauza hobetzeko: ezarpenetan hainbat mezu euskaratu gabe ditu eta mezuak editatzeko formatu aukerarik (beltzatu, buletak e.a.) ez dauka.

Bereziki interesgarria iruditzen zait eskoletarako. Euskalerria.org itxita erabiltzaileen datuak eta publizitatea nahi eran erabiltzen duten multinazionalen kontuak ireki izan ditut ikasleekin. Orain argi daukat ikasleen datuak openmailbox.org orrikoak izango direla.

Nola inportatu Gmail-eko kontaktuak:

1- Gmail-en kontaktuetara joan, denak hautatu, Gehiago atalean klikatu, Esportatu, Vcard formatuan eta gorde contact.vcs








2- Openmailbox.org-eko Helbide liburuan egin Inportatu eta arakatu contact.vcf  fitxategia(taldeak ez ditu inportatzen) eta Inportatu.








Aplikazio gehiago software bilduman eta web-zerbitzuak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina