2013/03/25

Nola jaso irakasle.net postak Thunderbird-en

Irakasle.net Jaurlaritzaren irakasleen posta ofiziala Microsoft-en aplikazio batek kontrolatzen du eta ezin da zuzenean Thunderbird-ekin erabili (nik behintzat ez dut lortu). Irtenbidea irakasle.net-eko mezuak beste kontu batera desbideratzea eta beste kontu hau erabili Thunderbird-en.

Irakasle.net-eko postak desbideratzeko nahi eta nahi ez Windows XP-peko Internet Explorer-ekin egin behar da. Ikus dezagun nola: ireki Internet Explorer eta sartu zure irakasle.net kontuan; ezkerreko zutabeko Arauak atalean klikatu -argi ibili, atal hau soilik IEn ikusten da-; sortu arau berri bat, jarri nahi duzun izena eta,  pantailaren beheko aldean, zehaztu nahi duzula desbideratu eta jarri zein kontura desbideratu nahi duzun. Ikus irudia:



Behin hori eginda zure mezuak bigarren kontura iritsiko zaizkizu eta kontsultatu ahal izango duzu kontu horretan web bidez edo Thunderbird bidez.


Oharra
Hemen adierazitako prozedura hezkuntza.net-eko kontuetarako balio du ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina