2013/03/12

Nola instalatu LibreOffice 4 euskaraz Ubuntun PPA bidez


2013/9/5ean eguneratua.

Badira hilabete batzuk LibreOfficek 4 bertsioa kaleratu zuela baina Ubunturen software biltegian, zuhurtziaz, 3. bertsioa eskaintzen da oraindik.

Bada, edonola, modu erraz bat instalatzeko 4. bertsioa eta PPA du izena. Modu honetan aparteko software-biltegi bat erantsiko diogu sistemari, kasu honetan aplikazioaren garatzailearena.


Eta zer berri LibreOfficen?  Gauza mordo bat, aldaketa handia ez bada ere errendimenduaren hobekuntzak gain -abiatzeko denbora nabarmen murriztu dute- hainbat tresna berri sartu diote. Ezagutu nahi badituzu askatze-ohar edo ReleaseNotes orrian agertzen dira funtsezkoenak.

4. bertsiora pasatzen animatzen bazara horrela egin dezakezu: ireki terminala eta ondoko aginduak hurrenez hurren exekuta itzazu:

sudo add-apt-repository ppa:libreoffice/ppa
sudo apt-get update

ondoren, Gnome erabiltzen baduzu (ohikoena)

sudo apt-get install libreoffice libreoffice-gnome

eta KDE erabiltzen baduzu

sudo apt-get install libreoffice libreoffice-kde

Instalatu ondoren probatu eta, euskaraz ez badago, sistemaren ezarpenetara jo eta  Hizkuntza Sostengua klikatu eta osatu sostengua.

Beste sistema bat erabiltzen baduzu LibreOffice-ren web orrira joatea duzu deskarga egiteko.

Eguneratzea 2013/7/14
Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografikoa oraindik ez da automatikoki instalatzen, beraz eskuz instalatu beharko duzu. Librezale elkarteak Xuxen LibreOffice 4rako atondu du eta LibreOffice Extension-Center-etik  deskarga (570KB) daiteke.
Deskargatu ondoren LibreOffice-ren menuan Tresnak > Hedapen kudeatzailea > Gehitu eta arakatu deskonprimitutako oxt fitxategia. Instalazioa bukatzean berrabiarazi LibreOffice eta kito.

10 iruzkin:

  1. Kaixo !!

    Dena den, suposatzen dut, PPA erabili nahi ez bada, noizbait Canonical-en Software Store-an agertu eta eguneratuko dela ez?

    Suposatzen bait da Canonical-ek sostengua ematen diola aplikazio honi.

    Laster arte

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bai, jakina, baina hilabeteak pasa daitezke. Nik begiratuko nuke berritasunak eta ez badago probetxua aterako diozun tresna berriren bat duzun bertsioarekin geratuko nintzen. Denbora kontua da eta.

      Ezabatu
    2. Argi. Mila esker Alex

      Ezabatu
  2. Alexen aholkua oso zuzena: mila esker. Nik LibreOffice 4 desinstalatu dut eta Apache OpenOffice 3.4.1 eman. Euskarazko zuzentzailea badu, eta LibreOffice bezain ondo dabil (nire beharrentzat behintzat).

    ErantzunEzabatu
  3. Xuxen-en ardura duen Eleka enpresak arazoaren berri badu baina ez dirudi berehalakoan konponduko dutenik.

    ErantzunEzabatu
  4. Hala ere, bizkaierazko bertsioa badabil.
    Hemendik jaitsi daiteke: http://www.azkuefundazioa.org/euskara-sarean-josten/zuzentzaile-eta-itzultzaileak/xuxen-bizkaieraz
    Open Officerako bertsioa da, baina balio du.
    Oharra: "Galegoa" izenarekin agertzen da hizkuntza aukeretan. Antza denez, horrela egin da euskara batuko bertsioa eta bizkaierazkoa aldi berean edukitzeko aukera emateko.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Mila esker. Deskargatu, instalatu, hizkuntza aukerak aldatu (Tresnak > Aukerak > Hizkuntza-ezarpenak > Hizkuntzak eta Dokumentuaren hizkuntza lehenetsietan Galegoa hautatu), probatu dut eta primeran dabil.

      Ezabatu
  5. Elhuyar Hiztegiko plugina badabil ere. Hemendik jaitsi daiteke: http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-17894/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/adjuntos/ElhuyarOOInstalatzailea.sh
    Eta hemen daude instalatzeko argibideak: http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-17894/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/adjuntos/ElhuyarhiztegiakOpenofficeeskuliburua.pdf
    Gutxi gora behera, hau egin behar da: ElhuyarOOInstalatzailea.sh fitxategiari exekuzio
    baimenak eman, opt karpeta barruan exekutatu eta horrela, "elhuyaroo" karpeta agertuko da.
    Gero, libreoffice ireki eta hau egin behar dugu instalatzeko: Tresnak > Hedapenen Kudeatzailea eta sakatu "Gehitu..." botoia. Instalatu behar den fitxategia elhuyar_hiztegia.zip da eta instalatu dugun karpeta barruan dago( opt/elhuyaroo/elhuyar_hiztegia.zip).
    Espero dut hau guztia lagungarri izatea. Ondo izan.
    H

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ba niri, bai hiztegien pluginak bai sinonimoenak errore ematen didate.

      Ezabatu
    2. Azkenean Librezale elkarteak hartu du Xuxen LibreOffice 4ra egokitzeko ardura eta gainera orain hitzak automatiko zatitzeko aukera du. Horren berri: http://alexgabi.blogspot.com.es/2013/07/xuxen-libreoffice-4rako-hitzen.html

      Ezabatu