2012/09/08

Grub Customizer, Grub konfiguratzeko aplikazioa

Linux instalatzean ordenagailua abiatzen dugunean Grub azaltzen da. Gruben menua aukera ematen digu, ekipoan bi sistema instalatuta badugu -demagun Linux eta Windows- hautatzeko saio honetan zein sistema erabili nahi dugun. Beste aukera interesgarria da Linuxen errekuperazio modua; arranke honetan arazoak konpontzeko hainbat aukera ematen zaizkigu, besteak beste abiatzea modu grafiko baxuan; aukera honetaz baliatuko gara baldin eta grafika baten kontrolatzailea edo driverra gaizki funtzionatzen badu.

Grub-aren menua edo bera ikusteko denbora edo modua alda daiteke bere konfigurazio fitxategia editatuz baina errazagoa da konfigurazio-aplikazio baten bidez egitea. Horretarako erabil dezakegu Grub Customizer.


Goiko irudian agertzen den fitxan posibilitate nagusiak dira:
  • aldatzea lehenetsitako sistema, alegia ez badugu ezer aldatzen zein sistemak arrankatuko du. Nik ez daukat Windows instalatuta eta horregatik ez da ageri menuan baina baneuka eta lehenetsi nahi izango banu  gora eraman beharko nuke tresna barrako geziaz baliatuz;
  • beste erabilpen bat da ezabatzea zerrendatik kernel zaharrak menua txikitzeko eta, batez ere, Windowsa errestauratzeko aukera arriskutsua.



Bigarren fitxan -ezarpen orokorrak-  ematen digu hainbat aukera, haien artean zenbat segundo erakutsi behar duen menua aukera egin ezean lehenetsitako sistema abia dadin.


Azkenik hirugarren fitxak itxura aldatzeko parada ematen du.  Estetika kontuak aparte fitxa honetan alda dezakegu Grub-aren pantailaren bereizmena jatorrizkoa (640x480) gure txartel grafikoak onartzen ez badu. Kasu honetan abiatzean pantaila beltza eta laukizuzen urdin batean Out of Range ikusiko dugu; egin behar duguna da bereizmen handiago bat jarri, hala nola 800x600.


Zure Grubaren ezarpenak aldatu nahi badituzu hona duzu  PPA bidez instalatzeko modua Ubuntun edo Debianen oinarritutako beste distribuzioetan: terminala ireki eta hurrenez hurren hiru sententzia hauek itsatsi eta exekuta ezazu: 

sudo add-apt-repository ppa:danielrichter2007/grub-customizer
sudo apt-get update
sudo apt-get install grub-customizer

Beste distribuzioetarako erabil lotura hau.

OHARRA
Kontu handiz erabili beharreko aplikazioa da. 

  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina