2012/06/08

Nola instalatu Italc Ubuntun

Italc besteak beste eskoletan erabiltzen den aplikazio bat da. Haren bidez gela bat monitorizatu eta klasea kontrolatzen laguntzen du: ordenagailuak piztu eta itzali, haien pantailak ikusi edo blokeatu, mezuak bidali eta ordenagailu baten kontrola hartu, irakaslearen pantaila edo leiho bat erakutsi eta antzeko gauzak egiteko aukera ematen du.
Aplikazioa software librea da eta Linux eta Windowserako bertsioak ditu.

Gela baten monitorizazioa

Softwarea bi modulo ditu: client, ekipo guztietan instalatzen den zerbitzu bat eta master, irakaslearen ekipoan instalatzen dena gela monitorizatu eta kontrolatzeko. Irakasleak ikasleen pantailak automatikoki ikusten ahal ditu gako asimetriko sistema baten bidez (gako pribatua eta publikoa).

Sarrera honen ondoren ikus dezagun nola instalatu daitekeen Ubuntun Italc 1.0.9 bertsioa gela batean.

  • Irakaslearen ordenagailuko instalazioa

Irakaslearen ekipotik hasiko gara besteetan erabiliko diren gakoak sortzeko.
Softwarea instalatuko dugu, horretarako terminal batean itsatsi:
sudo su
apt-get install italc-master italc-client 
Gakoak gordetzeko karpetak sortu eta gakoak sortuko ditugu
mkdir -p /etc/italc/keys/public/teacher
mkdir -p /etc/italc/keys/private/teacher
ica -role teacher -createkeypair
 Italc-eko erabiltzaileentzako talde bat sortuko dugu:
addgroup italc

eta ekipo hori erabili behar duten irakasleen erabiltzaileak sartuko ditugu aipatu taldean.
adduser  italc irakaslearen-erabiltzailea

Non irakaslearen-erabiltzailearen jartzen duen tokian irakasleak duen erabiltzaile-izena jarri behar duzu. Irakasle bat baino gehiagok erabili behar badu Italc agindua errepikatu behar duzu bakoitzarentzat.
Orain baimen batzuk aldatu behar ditugu:

chgrp -R italc /etc/italc/keys/private
chmod -R 640 /etc/italc/keys/private
chmod -R ug+X /etc/italc/keys/private
Instalazioa amaituta Italc ibiliko da ekipoa berrabiarazita edo zerbitzua agindu honen bidez aktibatuz gero:
ica &

  • Ikasleen ordenagailuetako instalazioa.

Zenbait ordenagailutan instalatu beharko dugunez script baten bidez egitea komeni da. Hori irakaslearen ordenagailuan egingo dugu. USB batean italc-instalazioa izeneko karpeta sortuko dugu eta /etc/italc/keys karpeta sortu berri dugun karpetara kopiatuko dugu.
Ikasleen ordenagailuetan Italc klientea instalatu eta gako publikoak kopiatzen dituen scripta egin behar ditugu. Horretarako ondoko aginduak kopiatu Gedit testu-editorean kopiatu eta italc_ikasleentzat.sh izenarekin gorde USBko italc-instalazioa karpetan. Erne¡¡ nire eskolan ikasle guztiak ikaslea erabiltzailearekin logeatzen dira; scriptaren hamargarren lerroan, ikaslea agertzen den tokian zure eskolako ikaslearen erabiltzailea jarri behar duzu. Ikasle erabiltzaile bat baino gehiago baduzu denak jarri behar dituzu lerro horretan.

#!/bin/bash
echo "Italc instalatzen..."
apt-get install -y --force-yes italc-client
echo ""
echo "Gakoak instalatzen..."
cp -R keys/public/* /etc/italc/keys/public/
echo "Taldea sortzen eta partaideak sartzen"
echo " "
addgroup italc
gpasswd -a
ikaslea italc
echo "Gakoen gaineko baimenak ezartzen"
chgrp -R italc /etc/italc/keys/public/
chmod -R 755 /etc/italc/keys/public/
chmod 640 /etc/italc/keys/public/{admin,teacher,supporter}/key
killall ica
ica &

USBa hartu eta ikasleen  lehenengo ordenagailua piztu; administratzaile bezala sartu, USBa sartu eta USBko italc-instalazioa karpeta mahaiganera kopiatu; mahaigainera joan italc-instalazioa karpetan sartu eta italc_ikasleentzat.sh fitxategiari exekutatzeko baimena emateko haren gainean eskuin klik egin > Propietateak > Baimenak fitxan sartu eta bertan 'Baimendu fitxategia programa bezala exekutatzea markatuko dugu.
Ondoren terminal bat ireki eta hau itsatsi:
cd Mahaigaina
cd italc-instalazioa  
sudo ./italc_ikasleentzat.sh
Lehenengoa prest.
Ikasleen ordenagailu guztietan operazioa errepikatu behar duzu.

   

  • Irakaslearen Italc-a listatu.


Ikasleen ekipoetan instalazioa bukatu ondoren ekipoak piztuta eta ikaslearen erabiltzailean sartuta mantenduko ditugu. Italc martxan jartzean -goiko panelean abiarazlea jartzea komeni da- automatikoki detektatuko ditu ikasleen ekipoak. Puntu honetan komeni da gela bat sortzea: ezkerreko panelean Classroom Manager aktibatu, eskuin klik egin eta add classroom klika, gelaren izena jarri, Auto-detected-computers zerrendakoak herrestan eraman sortu berri duzun gelara eta bertan posible duzu ordenagailuei izena aldatu haien gainean eskuin klik egin eta Edit settings > Name aldatuta. Gure gela ekipoen izen berriekin ikusteko goiko menuan Classroom klika eta gela hauta.

  • Beste gela batzuk prestatzea.

Emaitzarekin gustura geratu bazara eta beste gela batzuetan instalatu nahi baduzu komeni zaizu irakaslearen ekipoaren instalazioa automatizatzea script baten bidez. Horretarako ondoko aginduak kopiatu Gedit testu-editorean kopiatu eta italc_irakasleentzat.sh izenarekin gorde USBko italc-instalazioa karpetan. Erne letra lodiz dagoen irakaslea-ren ordez gutxienez irakasle baten erabiltzailea jarri behar duzu -zurea esate baterako-.

 
#!/bin/bash
echo "Italc instalatzen.."
apt-get install -y --force-yes italc-client italc-master
echo ""
echo "Gakoak instalatzen..."
cp -R keys/* /etc/italc/keys/
echo "Taldea sortzen eta partaideak sartzen"
echo " "
addgroup italc
gpasswd -a irakaslea italc
echo "Gakoen gaineko baimenak ezartzen"
chgrp -R italc /etc/italc/keys/{private,public}/
chmod -R 755 /etc/italc/keys/{private,public}/
chmod 640 /etc/italc/keys/{private,public}/{teacher,admin,supporter}/key
killall ica
ica &


USBa hartu eta gela berriko irakaslearen ordenagailua piztu; administratzaile bezala sartu, USBa sartu eta USBko italc-instalazioa karpeta mahaiganera kopiatu; mahaigainera joan italc-instalazioa karpetan sartu eta italc_irakasleentzat.sh fitxategiari exekutatzeko baimena emateko haren gainean eskuin klik egin > Propietateak > Baimenak fitxan sartu eta bertan 'Baimendu fitxategia programa bezala exekutatzea markatuko dugu.
Ondoren terminal bat ireki eta hau itsatsi:
cd Mahaigaina
cd italc-instalazioa  
sudo ./italc_irakasleentzat.sh
Prest. Scripta instalatu ondoren irakasle gehiagok erabili nahi badute Italc italc taldean sartu behar dugu:
adduser italc irakasle-berria
irakasle-berria jartzen duen tokian erabili nahi du(t)en irakasleen erabiltzailea(k) jarrita.
Ondoren ikasleen ordenagailuetan instalatuko dugu lehenengo gelan egindako modu berean.
Bukatzeko irakasle bakoitzak Italc martxan jarrita lehen esandako eran gela sortu behar du eta automatikoki detektatutako ekipoen artean gela horretakoak hara eraman eta, nahi izanez gero, berrizendatzea dauka.


Oharrak
Gela bat instalatzeko gutxienez ordu bat behar da. Egizu distraziorik gabeko une lasai batean.
Instalazioa frogatu dut baina baliteke deskripzioan akatsen bat egotea. Erroreren bat atzematen baduzu adierazi, mesedez, komentarioetan.
Instalazioa frogatutako dago Ubuntu 11.10 bertsioarekin baina dagoen bezala arazorik gabe funtzionatuko behar du edozein Ubuntun edo Debian jatorriko distribuzioan.

Beste aplikazioak Linuxen

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina