2012/04/06

SmART Gallery: eskemak LibreOffice-n

Ez da lehenengo aldia blog honetan eskemak egiteko aplikazioen aipamenak egiten ditudala (Xmind, Vue...). Oraingoan LibreOffice-rako gehigarri edo hedapen bati egingo diot aipamen: SmART Gallery. Haren bidez era erraz batean txerta ditzakegu eskemak aurkezpenetan (Impress) eta irudi bektorialetan (Draw) eta azkenengoaren bidez bai eta testu prozesadore eta kalkulu orrian.

Instalatzeko hemen klikatu, azken bertsioaren zenbakian klikatu (orain 0.94),  avaliable downloads azpian agertzen oxt fitxategian klikatu, gorde eta gero LibreOffice ireki > Tresnak > Hedapen kudeatzailea > Gehitu, arakatu jaitsitako fitxategia eta instalatu. LibreOffice berrabiarazi eta eskema laguntzailea erabiltzeko Impress eta Draw-en tresna barren ezkerrean agertuko da ikono berria klikatu edo egin Txertatu > SmART Gallery.

Smartek bi eskema klase eskaintzen ditu: hierarkikoa eta harreman-eskema.

Hierarkikoen klasean lau tipo daude aukeran:
  • sinplea
  • horizontala
  • taula itxurakoa
  • organigrama
 eta harreman-eskemen artean aukerak dira:
  • Venn diagrama
  • zikloa
  • piramidea
  • jopuntua
Interesatzen zaigun mota aukeratu ondoren nodoak editatzeko, eransteko eta eskema-mota aldatzeko aukera ere eskaintzen du.

Oso tresna interesgarria eta fin dabilena. Gogoan izan gehigarria edo hedapena den neurrian administratzailea izan gabe ere instala dezakezula eta zure erabiltzailerako soilik instalatzen dela.

Iturria: el atareado

EGUNERATZEAK
  • 2012ko abuztuan Libreoffice 3.5.4.2-rekin ez dabilkit.

1 iruzkin:

  1. Ander Edo12/4/8 16:59

    Horrelako gehigarri bat behar zuen Libre Officek, egia esan eskemen kontua hau microsoft officetik faltan botatzen nuen gauza bakarra zen. Mila esker informazioa partekatzeagatik! segi horrela, lan bikaina!

    ErantzunEzabatu