2012/04/19

Nola instalatu Oracle Java 7 Ubuntun

Ubuntuk ekartzen duen Javaren bertsio librea, OpenJDK eta Icedtea plugina, orokorrean ondo ibiltzen dira baina kasu zehatz batzuetan ez dute behar bezala erantzuten. Nire kasuan Maverick eta Natyrekin arazoak ditut nabigatzailean Geogebra bidez egindako appletak martxan ipintzeko. Antzeko arazoren bat baduzu irtenbidea izan daiteke OpenJDK desintalatzea eta Oracleren Java instalatzea. Hori egiteko urratsak hauek dira:

1- OpenDJK eta Icedtea desintalatzeko Software biltegira joan Java bilatu eta     OpenJDK Java 6 Runtime desinstalatzeko agindu.

2- Oracleren Java PPA bidez instalatu, horretarako terminal batean egin:
sudo add-apt-repository ppa:webupd8team/java
sudo apt-get update
sudo mkdir -p /usr/lib/mozilla/plugins 
sudo apt-get install oracle-jdk7-installer 
 
 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina