Erakunde, enpresa eta ikastetxeentzat berri pozgarria. Apirilan aterako den Ubunturen bertsio berria LTS bertsioa izango da, hau da, denbora luzez eguneratuko den bertsioa -5 urtez oker ez banago-. Enpresa, administrazio eta ikastetxeek horrelako bertsioei heltzen diete ezin dutelako -etxeko erabiltzaileek egiten ohi dutenez- sarri bertsioak aldatzea. Gure eskolan Ubunturen interfaze klasikoarekin lan egiten dugu eta niri Unity ez zait bat ere praktikoa iruditzen. Horregatik ari nintzen pentsatzen Ubuntu utzi edo Cinamon bezalako irtenbide bat hartzea. Horrelako aldaketak dozenaka ekipotan eta ehunkada erabiltzaileentzat egiteak zorabioa sortzen du. Berri ona beraz erraz zorabiatzen garenontzat.
Baten batek Ubuntu 12.04 Alfa bertsioa instalatu badu eta saio klasikoa probatu nahi badu terminalean hau jartzea dauka:
sudo apt-get install gnome-session-fallback
Informazio iturria: Web Upd8

0 comments:
Post a Comment