2012/02/26

Gsharkdown konpondua

Lehengo batean komentatu nuen musika entzuteko Gsharkdown aplikazioa ez zebilela; "GrooveShark service has probably changed" mezua ematen zuen eta egun horretan bertan irakurri nuen GrooveShark Danimarkan blokeatu zutela arazo legalengatik. Badirudi ez dela horrela eta arazoak programaren konfigurazio batzuek sortzen dutela. Programadoreak azaldu du nola konpon daitekeen arazoa bertsio berri bat atera bitartean. Azalpena hemen.

Aldatu behar den fitxategia editatzeko terminalean exekuta ezazu:
sudo gedit /usr/share/gsharkdown/lib/groove.py
behin irekita dagoela menuan egin Bilatu > Bilatu eta bilaketa kutxan idatzi 20110906 eta ordeztu ezazu mezuaren arrosak berde ilunekin. Hiru aldaketak egin ostean gorde eta itxi fitxategia, ireki Gshakdown eta egizu irribarre.

0 comments:

Post a Comment