2012/02/14

Gnome Subtitles azpitituluak lantzeko aplikazioa

Azpitituluak hizkuntza lantzeko lanabes baliotsuak dira. Transkripzioek  ahozkotik idatzirako bidean eta alderantzizko bidaian lagunduko digute. Azpitituluek formala ez den hizkuntzaren itzulpenen erronka planteatuko digute.

Linux inguruan Gnome Subtitles aplikazio erabilgarria eta erraza da. Instalatzeko Ubuntun software biltegira joko dugu edo terminal batean honako hau aginduko dugu:
sudo apt-get install gnome-subtitles

Hiru dira azpitituluekin egiten ohi diren ekintzak:

A) Bideo bati azpitituluak ipini.

Behin programa irekita kargatuko dugu bideoa: Video > Open (1), tresna barrako plus berdea sakatuko dugu lehenengo azpititulua sartzeko, bideo erreproduktorean geldituko dugu bideoa azpititulua sartu nahi dugun unean (2) eta bertan markatuko dugu azpitiuluaren hasiera -From- (3) seinaleko ikonoa klikatuz. Beheko edizio kutxan idatziko dugu azpititulua (4). Bideoa erreproduzitzen segituko dugu eta geldituko dugu azpititulua desagerarazi nahi dugun unean eta (5) seinaleko ikonoan klikatuko dugu. Horrela egingo ditugu banan bana azpititulu guztiak eta ondoren fitxategia gordeko dugu proposatzen digun srt formatuarekin. Bideoa azpitituluekin ikusteko Film-erreproduzitzailean behin bideoa irekita egingo dugu Ikusi > Azpitituluak > Hautatu testuaren azpitituluak eta srt fitxategia non dagoen esango diogu.



B)  Azpitituluen itzulpena.

Beste lan interesgarria film baten azpitituluak euskaratzea izan daiteke. Horretarako filma eta jatorrizko hizkuntzaren azpitituluak jaitsiko ditugu.
Ondoren Gnome Subtitles ireki eta jatorrizko azpitituluak kargatuko ditugu eta File > Translation > Open egingo dugu. Orain testu bakoitzaren eskuin aldean bere euskarazko ordaina idatziko dugu.


Itzulpena literala baino argia eta laburra izan behar du.


C) Azpitituluen sinkronizazioa.

Bada hirugarren lan bat Gnome Subtitles aplikazioari eskatuko dioguna. Filma bat eta haren azpitituluak jaitsi eta desfasea badago haien artean aplikazioa erabil dezakegu bi fitxategiak sinkronizatzeko. Horretarako bideoa eta azpitituluak kargatuko ditugu eta Timings > Sinkronize klikatuko dugu (1).


Bilatuko dugu sinkronizatzeko sekuentzia bat eta sinkronizazio leihoan Gehitu egingo dugu (2). Azpititulua hautatuko dugu, bideo-erreproduzitzailea azpititulua hasi beharko zen unean kokatu eta hasierako ikonoan (3) klikatuko dugu. Bigarren sekuentzia batekin gauza bera egingo dugu eta ondoren sinkronizazioa egiteko aginduko diogu. Ondoren fitxategia gorde egingo dugu.

1 iruzkin:

  1. Azpitituluak.com gunea daroat, baina ez dut azpititulurik hutsetik sortzen. Lan egin dudanean, sinkronizatutako erdarazko SRT-ak hartu izan ditut eta haiek itzuli, testu editore sinple batekin. Lagun batek gomendatu zidan OmegaT erabiltzen hasi beharko nintzatekeela itzulpenerako, eta seguru nago aholku ona dela, baina behin saiatu moldatzen, eta ezin izan nuenez, alde batera utzi dut hori oraingoz.

    Hori bai, sinkronizaziorako eta doiketetarako, erabiltzen dut Gaupol programa, ondo dabil nire Ubuntun.

    ErantzunEzabatu