Nola egiten da?
Lehenik eta behin terminaletik kontrolatzen den Mplayer aplikazioa behar dugu. Ubuntu software biltegitik instalatuko dugu edo terminaletik:
Behin instalatuta konbertsioari ekingo diogu agindu honen bidez (kopiatu eta termalean itsatsi saguaren gurpilean klikatuta):sudo apt-get install mplayer
Non:mplayer BIDEOA -ss HASIERA -endpos BUKAERA -vo gif89a:fps=FOTOGRAMAK:output=IRTEERA -vf scale=ZABALERA:ALTUERA -nosound
BIDEOA konbertitu nahi dugun bideo fitxategia da.
HASIERA zein segundotik konbertitu nahi dugu.
BUKAERA zein segundo arte konbertitu nahi dugu.
FOTOGRAMAK animazioak segundoko izango dituen irudiak.
IRTEERA helburu-fitxategiaren izena.
ZABALERA eta ALTUERA animazioaren neurriak pixeletan.
Diferentzia ikusteko hona bideo bat
eta haren animazioa.
Iraupena eta neurriak ez ditut aldatu baina aukera badago.
Oso interesgarria, baina, behar dudan egunean zer egin behar dut erabiltzeko? Bada, nabegadorearen bilatzailera jo "luberri bideotik animaziora" edo antzekoa idatzi eta hor izango dituzu komandoak eta argibideak.
Informazio-iturria: el atareado

0 comments:
Post a Comment