2012/01/17

Ubuntu Lucid eta Maverick Firefoxen azken bertsioak hartuko dituzte

Irudia Genbetatik hartua


Canonicalek ohar baten bidez agindu du Firefoxen azken bertsioak Ubuntu 10.04 eta 10.10-en, alegia Lucid eta Maverick-en biltegietan jarriko dituela. Ubunturen bertsio hauek Firefox 3.6a erabiltzen dute.  Firefoxen bertsio berriak hartzeko PPA biltegia ezarri behar zen mezu honetan azaldu nuenez. Gaurtik aurrera (2012/1/17) aski izango da PPA instalatu gabe zure Ubuntu eguneratzea Firefoxen azken bertsioa hartzeko.

Ubuntu eguneratzeko: Sistema > Administrazioa > Eguneraketa-kudeatzailea

0 comments:

Post a Comment