Ez luke albistea izan behar baina bitxia iruditu zaidalako ekarri dut blogera.
Gas galdara erosi dut, Fagor FE-24NOX hain zuzen ere; txikia, merkea, bertan egina delako eta haren gainean ongi hitz egin didatelako. Instalatzen problemarik ez, martxan jartzeko arazorik ez, isila, konfiguratzeko erraza eta errendimendu onekoa (izan dadila urte askotarako). Deigarriena ordea SATaren arreta, Fagorren teknikoarena eta eskuliburua euskaraz eskaintzea. Eredugarria. Hainbatetan kontrako kasuak ekartzen ditugu argitara, oraingoan ordea Fagorrek doako propaganda merezi izan du.
0 comments:
Post a Comment