2012/01/01

2012rako Librezaleen egutegia



Lehengoan kalkulu orri batean oinarritutako 2012rako egutegi zuria aurkeztu nuen mezu honetan, gaurkoan ordea aurkezpen batean oinarritutako bat aurkeztuko dut. Gorka Azkaratek sortu du Librezale.org sustatzeko eta lan txukuna egin du alajaina. Hilabete bakoitzean agertzen dira hilaren hainbat izen, aurreko eta ondoko hilabeteen miniaturak, eta sasoiarekin zerikusia duen esaera zahar bat.

Hona  egutegia Slidesharen ikusteko eta pdf formatuan deskargatzeko.
    Egutegia jaisteko Download klikatu behar da:


    Egutegia editatu nahi baduzu hobe duzu odp formatuan jaistea. Irekitzeko LibreOffice edo OpenOffice behar duzu.

    2 iruzkin:

    1. Mila esker Alexander eskainitako arretagatik.

      Agian irakurleren bat ohartu behar SlideShare-tik egutegia deskargatzea doaneko zerbitzua dela baina aurretik SlideShare plataformako erabiltzaile izan behar dela (doanekoa da bazkide bihurtzea baina erabiltzaile izena, pasahitza + posta-e helbidea eman behar eta horretarako ataria ingelesez dago).

      Dokumentua astuntxo geratu zaigu azkenean, ia-ia 5 Mb, horretxegatik ezin da erraz bidali doaneko e-posta zerbitzu gehienetara eta horixe zen hasierako asmoa.

      Ea norbaitek egiten digun SlideShare baino leku egokiago batean eskegitzeko mesedea.

      Gorka Azk.

      ErantzunEzabatu
    2. Box.com orrira igo dut. Aurretik Presentation animator (http://extensions.services.openoffice.org/project/PresentationMinimizer) instalatu dut LibreOfficen eta Tresnak > Minimizatu egin dut. 465 kBetan geratu da.

      ErantzunEzabatu