2011/12/25

Musique musika erreproduktore elegantea




Beste batzuen aldean -Rythmbox, Amarok, Banshee... - soila da Musique, ez du irratirekin konektatzen, ez du podcastak hartzen... Zure ordenagailuan dagoen musika erreproduzitzen du soilik baina oso interfaze elegante, erraza, arina eta praktikoa du.

Kontrako aldean erreprodukzio zerrendak ezin dira gorde, musika karpeta bakarra onartzen du eta ez dago euskaraz.

Linuxen instalatzeko biltegia erantsi eta biltegi zerrenda eguneratu behar da:

sudo add-apt-repository ppa:nilarimogard/webupd8 && sudo apt-get update

Eta, ondoren, instalazioa egin:

sudo apt-get install musique

Aplikazioa Soinua eta bideoa atalean ageri da. Martxan jartzen duzun aurreneko aldian galdetuko dizu zein karpetan duzun musika. Adierazi ondoren, konexioa baduzu, last.fm-ren datu basera joko du karatula eta irudien bila.
Hiru kategoria agertzen dira: artistak, albumak eta karpetak. Bilatzeko leiho bat ere baduzu eskuin aldean. Entzun nahi dituzun abestiak eskuin aldeko erreprodukzio zerrendara eraman eta play sakatu.

Gustukoa ez baduzu desintala dezakezu.
sudo apt-get remove musique 
sudo ppa-purge ppa:nilarimogard/webupd8

2011/12/17

Atzo Scratch Txopirekin


Atzo Donostian ospatu ziren Slun11 jardunaldietan Pablo Garaizarrek Scratch tailerra eman zuen, ondo eman ere.

Byzanz bidez egindako atzipena

Scratch inguru multimedia batean programatzeko aplikazioa da. Ume eta gaztetxoentzat pentsatuta dago baina helduak jolasteko -eta programazioa ikasteko- primerakoa da. Lengoaiez programatu beharrean puzzle moduan estekatzen diren fitxen bidez programatzen da. Hainbat fitxa mota dago: mugimendu, itxura, soinua, arkatza, kontrola, sentsoreak, eragiketak eta aldagaiak. 

Goiko arrainaren gidoia


Eszenak eta jolasak programa daitezke, bai eta tramankuluak mugitu Lego Wedo, Arduino edo PicoBoarden bidez.

Scratch Linux, Mac eta Windowsen dabil. Instalatzeko bere web orrira joan behar da, aplikazioa jaitsi eta instalatu. Bertan informazio gehiago eta bideo-tutorialak topa ditzakegu.

2011/12/16

Gaur Blender WiliRoarekin

Gaur Donostian ospatu diren Slun11 -Software librea unibertsitatean- jardunaldietan Guillermo Roak... esatera nihoan Blender irakatsi digula baina, tira, ordu t'erdian Blenderren burua sartzen irakatsi digu. Gaurko saiorako animazio eder bat prestatu du non Blenderren hainbat funtzionalitate ikusten den.


Blender - SLUN11 from WillyRoa on Vimeo.

Bideo hau eta Blenderrez egindako irudi eta animazio gehiago Willy Roaren blogean: bad3di.blogspot.com

2011/12/14

Linux: Out of Range pantaila

Linux duten ekipoen abioa Grub pantailarekin hasten da -instalatutako sistemen artean aukeratzeko erabiltzen dena-; bada zenbait ekipotan Grub pantaila ez da ikusten, haren ordez pantaila beltza agertzen da honako errore mezuarekin: Out of Range. Behin Linuxen sartzen denean arazoa desagertzen da baina arazoa da Grub ikusten ez badugu ezin dugula beste sisteman edo aukerak baliatu.

Kontua da, nik ezagutu ditudan kasuetan bederen, delako Grub pantaila hori 600x480 pixelen bereizmena duela eta hainbat txartel grafikok ezin dute pantaila handietan bereizmen hori erakutsi. Hortik errore mezua.

Egoera horretan bazaude hona nola konpon daiteken:

Lehenik eta behin Abio-kudeatzailea instalatuko dugu, software-biltegitik edo terminalean, Ubuntun bazaude, horrela:
sudo apt-get install startupmanager
Programa hau horrela abiaraziko dugu Sistema > Administrazioa > Abio-kudeatzailea. Gehienetan programa hau erabiltzen da zehazteko zein sistemarekin abiatu behar den ekipoa eta zenbat segundo itxaron behar du bestelako aukera hartu ahal izateko. Baina oraingoan egingo duguna da Grub-aren bereizmena aldatzea, horretarako Bereizmena atalean 640x480ren ordez 800x600 jarriko dugu.


Ondoren Aurreratuak fitxara joango gara eta bertan gauza bera egingo dugu.


Aplikazioa itxi. Berrabiarazi. Eta egizu irribarre.

2011/12/13

Nola instalatu Smart arbel digitala Ubuntun



Egun hauetan instalatzen ari dira Eskola 2.0ko arbel digitalak bigarren hezkuntzako institutuetan eta hasi naiz begiratzen nola instalatu Ubuntun.
Deskribatuko dut instalazioa Ubuntu eta Debianen oinarritutako distribuzioetarako balio du. Beste distribuzioetarako ere badira paketeak.
Instalazio honetan Notebook aplikazioa eta arbela ibiltzeko behar diren kontrolatzaile edo driver-ak instalatzen dira, euren mendekotasunak barne.

Lanera

Lehenik eta behin Smart-en gunearen deskarga orrira joko dugu eta lehenengo produktuan, alegia Notebook colaborative learning software atalean Choose a version egingo dugu eta Previus versions atalean  10.2 SP1 for Linux hautatuko dugu (azken bertsioa den 10.3 ez dabil eskoletako arbeletan). Hurrengo orrian Debian downloads atalera joko dugu eta deskargatzeko (download) aginduko dugu. 
Formulario bat irekitzen da, bete eta deskarga hasiko da (pazientzia pixka bat), deskarga bukatzean fitxategi kudeatzailea irekiko da deskonprimitzeko (bestela Deskargak karpetara joan eta bertan klik bikoitza egin). Komeni da Smart  izeneko karpeta bat sortzea bertan deskonprimitzeko.
Deskonprimitutako karpetara joko dugu eta interesatzen zaigun bakarra hau da: 
/home/erabiltzailea/Deskargak/Smart 10.2/dists/stable/non-free/binary-i386 baldin eta 32 biteko sistema baduzu -arruntena-. 64 bitetarako ez dago.
Karpeta hori  USB memoria batera kopiatuko dugu eta instalatu behar dugu Instalatzeko ekipoaren Mahaigainera kopiatuko dugu, terminal bat ireki, cd komandoaren bidez mahaigaineko karpetan sartu eta ondoko agindu hau itsatsi:

sudo dpkg -i nwfermi-0.4.5_i386.deb  smart-common_10.2.559.1-1_i386.deb  smart-gallerysetup_1.2.559.1-1_i386.deb  smart-hwr_10.2.335.1-1_i386.deb  smart-languagesetup_1.0.514.1-1_i386.deb  smart-activation_1.0.504.1-1_i386.deb smart-notebook_10.2.559.1-1_i386.deb smart-product-drivers_10.2.335.1-1_i386.deb

Instalazioa bukatzen denean berrabiarazi ekipoa eta pantailaren ezkerrean tresnak agertuko zaizkizu, panelean Smart-en ikonoa eta Aplikazioetan Smart Technologies izeneko atala eta bertan kontrol panela konektatzeko morroiarekin eta pantaila doitzeko tresnarekin.

OHARRAK

- Sartzen zaren bigarren egunean CD-KEYa eskatuko dizu produktua aktibatzeko. Frogako aldia 30 egunekoa da. Eskolan horrelako arbela baduzu Premiari edo berritzegunean galdetu.

- Hornitzaileak bertsioa aldatzen badu terminaleko agindua aldatu beharko zenuke. Dena den nik 10.3 bertsioa instalatu dut eta ez dabil Eskola 2.0ko arbeletan.

- Desinstalatzeko terminaleko agindu berbera erabili beharko zenuke baina -i jartzen duen tokian -r jarrita. Bestela Synaptic ireki smart bilatu eta berdez ageri diren 7 paketeak markatu desinstalatzeko eta onartu.

- Instalazioa horrela egitean arazoren bat baduzu edo instalatzeko modua hobe daitekeela uste baduzu idatzi mesedez komentario bat.

2011/12/10

2012 egutegia

2011 azkenetan dago eta 2012an pentsatzen hasi behar dugu.
Hemen duzu 2012ko egutegi zuria kalkulu orria formatuan. Egutegi hau egokia da, besteak beste, inprimatu eta oharrak idazteko; inprimatu aurretik jaiak, urtebetetzeak eta egun bereziak marka ditzakezu.


Lehenengo orrian urte osoko ikuspegia dago:


eta azpian agertzen diren fitxetan urteko 12 hilabeteak:


Fitxategia ods formatuan dago. Irekitzeko LibreOffice edo OpenOffice behar duzu.

2011/12/08

Mahaigaineko inkestaren emaitza

Lehenik eta behin eskerrik asko inkesta bete duzuen hamaika lagunei. Hamaika ez hizkuntz figura moduan baizik eta 11.
Hemen duzue ematza:

Laginak ez du ematen konklusio handirik ateratzeko. Argi ikusten dudan gauza bakarra da jendeak Linux eskaintzen duen askatasunaz baliatzen dela eta kolore guztietako interfazeak eta mahaigainak erabiltzen direla; susmoa dut Canonicalek
Unity atera zuenetik inoiz baino gehiago.

Zer iruditzen zaizu?

2011/12/04

Nola instalatu LibreOffice-ren gaztelerako hiztegia LinuxenibreOfficen



Gehigarrien gaia oraindik berde samar dago LibreOfficen eta ez toki ofizialean oso material gutxi dago. Esate baterako gaztelerako (gaztelania espainol) hiztegirik ez dut bertan topatu.

Bilatzailean kontsulta egin ondoren funtzionatzen dute bi aukera topatu ditut:

Lehenengoa aplikatzeko ekipoko administratzailea izan behar duzu. Hala bada terminal bat ireki eta honako hau itsatsi:

sudo apt-get install myspell-es
Bigarrena. Administratzailea ez bazara beste aukera hau erabil dezakezu:
  1. Gaztelerako gehigarria jaitsi: http://extensions.services.openoffice.org/en/project/Spanish
  2. Konprimitutako karpeta bat da. Ez deskonprimitu, gorde eta ondoren egin eskuin klik, aldatu izena eman eta izenari .oxt erantsi.
  3. Ondoren klik bikoitza egin gainean eta LibreOffice irekiko da eta gehigarri edo hedapen zerrendan erantsiko da.
OHARRAK
Bata zein beste erabiliz gero baliteke ekipoa berrabiarazi behar izatea zuzentzailea martxan jartzeko.
LibreOfficen euskara lehenetsita izango duzu, beraz, testua -edo testu zati bat- espainolez badago berau hautatu behar duzu eta status barran -beheko barran- euskara jartzen duen tokian klikatu eta Gaztelania edo Gehiago... klikatu eta Gaztelania hautatu beharko duzu espainol zuzentzailea ibil dadin.
Gaztelera xuxentzailea status barran



2011/12/03

Torrent bila



Entzuna nuen Google-k torrent terminoaren bidez egindako bilaketak zentsuratu behar zituela Pirate Bay eta antzeko tokiak bilaketa zerrendatik kenduta eta gaur bilaketa bat egitean harrituta geratu naiz Google-n ez baita torrentak jaisteko toki bakar bat ere ageri. Bing-ekin saiatu eta gauza bera. Bilatzaileen zerrenda, ordea, luzea da eta http://es.altavista.com/ bilatzaileak ez du zentsurarik aplikatzen.

Gustukoak badituzu bertsio originalak euskarazko azpititulurekin hona konbinazio on bat.
  1. Azpitituluak.com orrian bilatu gustuko pelikula, azpitituluak jaitsi eta deskonprimitu.
  2. Begiratu azpititulu horiek filmaren zein bertsioarekin diren bateragarriak, bertsioa kopiatu eta http://es.altavista.com/ bilatzailean torrent hitza idatzi eta ondoren itsatsi kopiatutako bertsioaren izena.
  3. Torrent zerbitzari egoki bat ireki eta download torrent egin. Ubuntun filma jaisteko Transmission aplikazioa proposatzen du, onartu. Beste Linux edo beste sistema baduzu aplikazio egokia hautatu beharko duzu.
  4. Behin filma jaitsita bi aukera daude, azpitituluen fitxategiari, srt luzapena duenari, filmaren izen bera jarri -srt luzapena mantenduta- eta horrela erreproduktoreak -VLC, Totem... edo DVD erreproduktoreak-  filma euskarazko azpititulurekin erreproduzituko du. Beste aukera bat da azpitituluak itsastea filmari eta horretarako Linuxen Arista Transcoder oso egokia da.

Altavista bilatzailea Firefoxen bilaketa motorretan gehitu nahi baduzu bertatik egin dezakezu.