2011/12/03

Torrent bila



Entzuna nuen Google-k torrent terminoaren bidez egindako bilaketak zentsuratu behar zituela Pirate Bay eta antzeko tokiak bilaketa zerrendatik kenduta eta gaur bilaketa bat egitean harrituta geratu naiz Google-n ez baita torrentak jaisteko toki bakar bat ere ageri. Bing-ekin saiatu eta gauza bera. Bilatzaileen zerrenda, ordea, luzea da eta http://es.altavista.com/ bilatzaileak ez du zentsurarik aplikatzen.

Gustukoak badituzu bertsio originalak euskarazko azpititulurekin hona konbinazio on bat.
  1. Azpitituluak.com orrian bilatu gustuko pelikula, azpitituluak jaitsi eta deskonprimitu.
  2. Begiratu azpititulu horiek filmaren zein bertsioarekin diren bateragarriak, bertsioa kopiatu eta http://es.altavista.com/ bilatzailean torrent hitza idatzi eta ondoren itsatsi kopiatutako bertsioaren izena.
  3. Torrent zerbitzari egoki bat ireki eta download torrent egin. Ubuntun filma jaisteko Transmission aplikazioa proposatzen du, onartu. Beste Linux edo beste sistema baduzu aplikazio egokia hautatu beharko duzu.
  4. Behin filma jaitsita bi aukera daude, azpitituluen fitxategiari, srt luzapena duenari, filmaren izen bera jarri -srt luzapena mantenduta- eta horrela erreproduzigailuak -VLC, Totem... edo DVD erreproduzigailuak-  filma euskarazko azpititulurekin erreproduzituko du. Beste aukera bat da azpitituluak itsastea filmari eta horretarako Linuxen Arista Transcoder oso egokia da.

Altavista bilatzailea Firefoxen bilaketa motorretan gehitu nahi baduzu bertatik egin dezakezu.


Eguneratzea 2012/1/28an:

Megaupload itxi duten egun hauetan berriz ere probatu dut eta badirudi zentsura hori kendu dutela.

3 iruzkin:

  1. Probatu al duzu DuckDuckGo bilatzailea? Nahiko ezaguna egiten ari da azken aldian eta izan ere Linux Mint-en bilatzaile lehenetsia da.

    ErantzunEzabatu
  2. Ah, baina Googlen bai egin daitezkeela torrent-en bilaketak, filetype:torrent jarrita, adibidez:

    olentzero filetype:torrent

    Eta horrela ez baduzu aurkitzen, joan torrentz.com-era, torrent zerbitzari pila batean aldi berean bilaketa egiteko.

    ErantzunEzabatu
  3. Azpitituluak.com-eko webmasterra naiz, eskerrik asko aipuagatik. Ni, normalean, BTJunkie-org-en ibiltzen naiz bila, eta horrekin ondo nabil. Azpitituluen fitxa betetzeko aukera badut, saiatzen naiz adierazten ea ze bertsio zehatzekin diren bateragarri fitxategiak, eta normalean, horietakoren bat topatuko duzu BTJunkie-n. Bestela, Assarrek dioen bezala, torrentz.com

    Torrentak jaisteko nik Deluge erabiltzen dut nire Ubuntun. Azpitituluek sinkronizazio extrarik behar balute, Gaupol. Eta ikusteko, VLC.

    ErantzunEzabatu