2011/12/08

Mahaigaineko inkestaren emaitza

Lehenik eta behin eskerrik asko inkesta bete duzuen hamaika lagunei. Hamaika ez hizkuntz figura moduan baizik eta 11.
Hemen duzue ematza:

Laginak ez du ematen konklusio handirik ateratzeko. Argi ikusten dudan gauza bakarra da jendeak Linux eskaintzen duen askatasunaz baliatzen dela eta kolore guztietako interfazeak eta mahaigainak erabiltzen direla; susmoa dut Canonicalek
Unity atera zuenetik inoiz baino gehiago.

Zer iruditzen zaizu?

5 iruzkin:

  1. Gnome Shell-en aldeko botoa eman duen bakarra izan naizela iruditzen zait niri. Baina pozten naiz Unity-k aldeko botoak jaso dituela ikusteak, nire ustez bi horiek dira erabilgarrienak. Hori bai, teklatua gehiago erabili behar da, eta sagua gutxiago, haiei ahalik eta zuku gehien ateratzeko, eta jende asko ez dago horretara ohituta.

    ErantzunEzabatu
  2. Lehenik eta behin milesker Alexi inkesta antolatzeagatik.
    Nik Unity-ren aldeko bozka eman nuen. Unity Gnome Shell baino lehenago egon zen erabilgarri eta nonbait ohiturak pisu handia du. Bestalde netbookerako askoz egokiagoa da Unity oraindik. Dena den ateratzen ari diren gehigarri edo luzapenak askoz erakargarriago egiten dute Gnome Shell. Enpin, garai biziki interesgarriak direla hauek Linuxeko erabiltzaileentzako.

    ErantzunEzabatu
  3. Lehenik eta behin eskerrak zuri, Alex, galdeketa antolatzeagatik.
    Bigarrenik, assar, nik Unity-ri eman nion bozka. Gnome Shell baino lehenagotik dago erabilgarri eta nonbait ohiturak pisu handia du. Bestalde Gnome Shell ez da batere egokia netbookentzako, oraingoz behintzat, eta nik netbooka intentsiboki darabilt. Hala eta guztiz ere azkenaldian agertzen ari diren Gnome Shell-erako luzapenek oso erakargarria egiten dute mahaigaineko ingurune hau.
    Edozein modutan ez esan garai kitzikagarriak bizi ez ditugunik linuxeko erabiltzaileok!

    ErantzunEzabatu
  4. Barka Makilakixki zure komentarioak ez dira ageri spamtzat hartu dituelako Blogerrek. Gnome Shellen netbookaren pantaila txikia hobe probesteko ken dezakezu aplikazioaren barra eta lehioaren kontrolak Unity moduan jarri ondoko mezuaren arabera: http://www.webupd8.org/2011/12/get-unity-like-window-buttons-on-top.html

    ErantzunEzabatu
  5. Bai, ezagutzen nuen webupd8-ko artikulua. Gnome 2-ko garai loriatsuak dakarzkit gogora Gnome Shellen pertsonalizazio ahalmen hau.

    ErantzunEzabatu