2011/11/29

Gnome 2.x eta KDE mahaigaineko gogokoenak

MuyLinux-ek egindako inkestaren emaitza
MuyLinux blogak egindako inkesta baten berri eman du. 2500 irakurlek erantzun diote "zein da zure Linux mahaigaineko gogokoena?" galderari eta emaitzek argi eta garbi hitz egiten dute Gnome 2.x eta KDE mahaiganekoen alde eta nabarmena da Unity-ren emaitza kaskarra. Ubuntu kudeatzen duen Canonical enpresari oso denbora gutxi geratzen zaio erabiltzaileen eskaerei erantzuteko LTS izango den hurrengo bertsioan.
Blog horretan bertan distroen artean Ubunturen arraskasta jaisten ari dela kontatu digute pasa den astean.

5 iruzkin:

  1. Beste iturri hauen arabera aldiz:

    1) Ubunturen erabiltzaileen artean Unity da mahaigaineko gogokoena:

    http://www.omgubuntu.co.uk/2011/11/which-desktop-environment-do-you-use-in-ubuntu-11-10-poll/

    2) Ubunturen arrakastaren jaitsieraren harira DistroWatch-ek fidagarritasun exkaxa du horrelako gauzak neurtzeko:

    http://www.omgubuntu.co.uk/2011/11/dare-to-be-different-ubuntus-popularity-is-not-declining/

    ErantzunEzabatu
  2. Omgubuntu-ren inkestaren emaitzak susmagarriak iruditu zaizkie hainbati.

    http://anonimoconiglio.tumblr.com/post/13458017211/is-omg-ubuntu-lying-to-us

    ErantzunEzabatu
  3. Mwahahaha! Gerra iritsi da lagunok! Dena den, oraindik ez dugu linuxzale euskaldunen eritziaren berririk. Zergatik ez duzu inkesta bat abiatzen? Aukerak: KDE, Gnome2, Gnome Shell, Unity, LXDE, XFCE, Amaiur... ;P

    ErantzunEzabatu
  4. Makilakixki: Euskaldunon %34ak badakigu inkesten fidagarritasuna gutxienez %2tik behera dagoela.

    ErantzunEzabatu
  5. Hemen doa nire aukera: 1) Gnome Shell, 2) Unity, 3) Gnome 2, 4) KDE

    ErantzunEzabatu