2011/11/05

Compact menu Firefox nabigatzailean

Menua Compact menuaren botoian klikatzean zabaltzen da


Pantaila txikietan nabigatzailea erabiltzen dugunean inportantea da web orriak ahalik eta tamaina handiena hartzea. Horretarako oinarrizko tresna da F11 tekla, alegia pantaila osoa ikustea eta behar beharrezkoak diren barrak baino ez ikustea. Bigarren alor horretan interesgarria suerta dakizuke Compact menu gehigarria; martxan dagoela menua ezkutuan dago eta helbide barraren botoi urdinean klikatzean zabaltzen da. Firefoxen instalatzeko egin klik hemen

2 comments:

  1. Baina Firefox 4-tik aurrera aukera hau badago. Diferentzia bakarra da menua ikono batean jarri beharrean "Firefox" dioen botoi handikote eta itxusi bat dela. Aktibatzeko uste dut dela menua > ikusi > menu barra edo horrelako zerbait, une honetan ez baitut Ubuntu aurrean.

    ReplyDelete
  2. Arrazoi guztia duzu Makilakixki, ez da gehigarririk instalatu behar. Zuk aipatzen duzun eran aktibatzen da. Probatu ondoren kendu nahi duenak aski du Firefox > Hobespenak > Menu barra aktibatzea. Eskerrik asko.

    ReplyDelete