2011/10/15

Oneiric Ocelot, lehen inpresioa



Etxean bi ekipo ditut, mahaigainekoa eta netbooka. Txikian instalatu dut Ubuntu 11.10a eta hau da hartu dudan inpresioa.

Instalazioa oso ondo joan da. Mahaiganekoan torrent bidez jaitsi dut irudia eta abio-USB memoria prestatu dut. Haren bidez instalatu dut. Nobedade bezala datuak mantenduz instalatzea eskaini dit aukeren artean eta ondo eta azkar egin du.

Interfazeena bukaerarako utziko dut.

Gauza positiboen artean, aipatutakoaz gain, Flash Player eta Dropbox kideen biltegitik instalatzen direla eta Thunderbirden integrazioa sisteman, bai bere leihoan bai paneletik. Eta besterik ez.

Negatiboen artean Gnome3 da inpresio txarren egin didana, sinplifikatzeko asmoz edo pertsonalizatzeko eta kontrolatzeko aukera gehienak kendu dizkiote. Goiko panela blokeatuta dago, ez bakarrik Unity eta Gnome Shell-en, baita Gnome klasikoan ere. Nautilusen tresna barrari aukera gehienak kendu dizkiote: fitxategiak ikono moduan, zerrendan edo era trinkoan ikusteko aukera, zooma eta abar. Egitura ikusteko aukera ere ezkutatu dute (lekuak, zuhaitza eta abar). Nik uste dut hurrengoan arakatzailea bera kenduko dutela.
Bestetik goiko paneletik leihoak itxi, minimizatu edo aldatzeko ikonoak ezkutatu dituzte (sagua gainean jartzean agertzen dira). Beste zailtasun bat.
Software-biltegia, Oneiric-en software-zentroa, motel baino motelago dabil eta irekitzen denean Canonical-ek salgai dituen aplikazioak ageri dira beste ezer baino lehen. Eskubide guztia dute baina...  Google Earth , momentuz bederen, ezin da bertsio honetan instalatu.
Itxura aldatzeko aukerak ia desagertu dira, bai eta pantaila-babeslea kudeatzekoa. Compizconfig-settings-manager (ccsm) ez omen du funzionatzen eta usten du sistema panelik gabe.

Interfazeak direla eta lehenik eta behin instalazioarekin batera datorren Unityak probatu ditut eta ez diet aurrerapenik ikusten. Aplikazioak topatzea -dock-enak aparte noski- abentura handia da. Iragazkiak jarri dituzte kategoriak hobeto ikusteko baina kategoriek beraiek kentzen diete tokia aplikazioen ikonoei eta gainera behera egiteko kontrolik ez da agertzen. Bilaketak egiteko aplikazioak, fitxategiak edo musika kategoriak jarri dituzte baina bilatzailea oso gaizki dabil.
Ez diot aurrerapenik ikusi Unity-ri. Beheko panela eta menuena kenduta irabazten den pantaila da duen abantaila bakarra, tableta eta netbook-entzako jakina.

Gnome Shell eta Gnome klasikoak aukeratu ahal izateko instalatu egin behar dira:
sudo apt-get install gnome-shell

Gnome Shell probatu dut eta, oro har Unity baino finoago badabil ere, ez zait batere praktikoa iruditzen, paneleko ikonoak eta mezuak gaizki ikusten dira eta gainera deustarako balio ez duen eta pantaila jaten duen barra zuri bat agertzen da aplikazio guztietan. Itzaltzeak ere lanak ematen ditu¡

Dezepziorik handiena Gnome klasikoa izan da. Lehen aipatu dudan bezala oraingoan Gnome klasikoa ez da Gnome2 Gnome3 baizik eta horren ondorioz goiko panela ezin da konfiguratu -Firefox eta gehien erabiltzen ditugun aplikazioen abiarazleak ere ezin dira jarri-, Nautilus, lehen esan dudan bezala lehen zenaren itzal bat da.

Hau dena ikusita momentuz Oneric nire netbook-ean geratuko da Unity 2Drekin eta mahaigainekoan, puska baterako behintzat, Natty geratuko da Gnome2-rekin eta Virtual-Box instalatuko dut Ubunturen ondokoa zein izango den frogatzeko. Momentuz lehen hautagaiak Linux Mint eta KDE erabiltzen duen dristroren bat.

5 iruzkin:

  1. Aupa! Ni ere unity eta gnome3rekin dezepzionaturik nago. Gero eta gehiago KDE erabiltzen dut eta LMDE instalatu dut irailean, debian testing duen linuxminten edizioa.

    ErantzunEzabatu
  2. Ba hasiera batean niri ere ez zitzaidan gustatzen baina orain egin naiz, ohitu naiz.

    Nautilus 3ren aukerak ere niretzat nahikoak dira eta itxura oso garbia da. Ni oraingoz gustora nago.

    Dena den pantaila babeslearena...Niri Pantaila babeslea argazkiak erakusteko gustatzen zait eta ea orain zer egiten dudan. Ibili naiz ikertzen pixka bat baina ez dut eman soluzioarekin :(

    ErantzunEzabatu
  3. Aupa. GNOME 3 aurreko bertsioaren moduan (beno, antzera) funtziona dezan, bi gauza ezinbesteko dira:
    * GNOME Tweak Tool: GNOME konfiguratzeko tresna.
    sudo apt-get install gnome-tweak-tool

    *GNOME Shell Extensions: orain egin ezin diren zenbait gauza egin ahal izateko.
    http://emslinux.com/gnome-shell-extensions-3-2-0-para-ubuntu-11-10/

    ErantzunEzabatu
  4. Nik ultraeramangarri horietako batean instalatu det eta oso mantxo doala iruditu zait. Agian ez da bertsiorik egokiena? Egia esan wubi erabiliz instalatu dut.

    ErantzunEzabatu
  5. Josu, pantaila babeslearena badu soluzioa:
    http://www.webupd8.org/2011/10/things-to-tweak-after-installing-ubuntu.html
    Ez da izan behar zukeena, baina soluzio bat da.

    Orohar Genome 3rekin gertatzen dena 2008. urtean KDE4-rekin gertatutakoa dakarkit gogora. Produktua ez zegoen guztiz garatua hasieran, baina bertsioak atera ahala produktu itzela suertatu zen. Pazientzia pixka bat behar da izan.

    Nik Unity eta Gnome shell, biak instalatu ditut, bai eramangarri zein netbookean. Biek dituzte alde onak eta txarrak, naiz eta nik, pertsonalki, Unity erabiltzen dudan.

    ErantzunEzabatu