2011/09/27

LibreOfficerako sinonimoen tresna



UZEIk plugin bat sortu du LibreOffice 3 eta OpenOffice 3n sinonimoak kontsultatu eta erabiltzeko.

Linuxerako bi bertsio daude deskargatzeko 32 bitekoa eta 64 bitekoa. Deskargatu ondoren fitxategien kokalekura joan  eta klik bikoitza egin, aukerak agertzean LibreOffice edo OpenOfficekin irekitzeko esan; gehigarriaren instalazioa onartu eta bukatzean aplikazioa itxi eta ireki berriro. Oneiric-en aurrekoetan arazorik ez baina Ubuntu 11.10 eta 12.04 bertsioetan ez dut lortu instalatzea.

Albistean sakondu nahi baduzu Sustatura jo. Windowserako bertsioa edo Word-ena nahi baduzu hemendik deskarga dezakezu.

Oharra
LibreOffice 4 bertsioan ez dabil.

4 iruzkin:

  1. aupa, sinonimoen hiztegia instalatu det libreofficen (ubuntu 12.04) eta testu bat aukeratu eta xaguaren eskuineko botoiarekin klik egitean libreoffice itxi egiten da. Arazoa orokorra da edo instalaturiko beste hedapenen batekin bateraezina izan liteke?

    ErantzunEzabatu
  2. ez da bateraezitasun arazo bat, sinonimoen hiztegiaren hedapena bakarrik gaituta ere arazoak ematen dizkit eta hori kenduta ez.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Jon. LibreOfficen zein bertsioa erabiltzen duzu? Eskuliburuak OpenOffice 3.3, LibreOffice 3.3 eta LibreOffice 3.4.1 aipatzen ditu. Ubuntu 12.04k LibreOffice 3.5.4.2 darabil une honetan. Niri instalatzean Java aipatzen duten errore batzuk agertu zaizkit eta ez dit funtzionatzen.

      Ezabatu
    2. aupa Alex. libreofficen 3.6.0.2 bertsioa darabilt eta instalatzen uzten dit (ez det komando bidez egin, libreofficetik bertatik baizik). libreoffice kontsolatik irekitzean javarekin arazoak ematen dizkidala ikusi det (ateratako errorea ubuntu-one ra igo det ikusi nahi izan ez gero http://ubuntuone.com/5kmpm7tGPtKwXr3q4UcqsG ). ala ere elhuyarrek ere badu hiztegia libreofficerako sinonimoak, euskara<->gaztelera eta euskara<->frantsesa. azken honek ez dit arazorik eman
      milesker horren azkar erantzuteagatik

      Ezabatu