2011/08/26

Mugipuzkoa: planifikatu zure bidaiak garraio publikoan

Gipuzkoan barna bidaiatu behar baduzu Mugipuzkoa.com zure bidaia garraio publikoan egiteko laguntzen ahal dizu esanez zein autobusa edo trena, non eta zein ordutan duzun (gutxi gora behera).

Oiartzundik Donostiako ospitalera hilaren 27an arratsaldeko bosterako.
Demagun Oiartzunen bizi zarela eta lagun bati bisita egin nahi diozula Donostiako Ospitalera bihar arratsaldeko 5etetarako. Google Mapsen oinarritzen den orrian nondik eta nora idatzi (edo A eta B) markak mugitu, eguna zehaztu -ordutegiak aldatzen dira egunaren arabera- eta zein ordutarako egon behar zaren. Lortu jarraibideak sakatu eta berak erakutsiko dizu mapan geltokiak eta bidea eta ezkerreko panelean zein autobusa edo trena zein ordutan hartu eta zein ordutan iritsiko zaren. Gure kasuan hiru aukeretan hoberena Oiartzunen Ekialdebus 02 linea hartu 16:12etan eta Pasai Antxoko Eskalerilletan aldaketa egin Ekialdebus 07 autobusera eta 5 minutuko ibilalditxo bat maternora joateko. 40 minutuko garraioa eta 16:53rako helmugan egongo zara.

Oso orri bisuala eta praktikoa. Itxuraz aldagai asko kontuan hartzen duena.

Webgune berean beste fitxa batean Ordutegiak kontsultatzen ahal dugu herriak, geltokiak eta datak zehaztura. Beste fitxa batean Androiderako bertsioa jaisteko aukera ematen du.


Ekimena Gipuzkoako Garrioaren Lurralde Agintaritzarena da. Ea Udalbiltza non jartzen dugun martxan eta ekimen hau Euskal Herri osora zabaltzen den.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina