2011/07/23

Web bideoak jaisteko 4k Video Downloader

Youtube, Vimeo, Daylimotion eta beste webgunetako bideoak jaisteko nabigadoreak berak hainbat gehigarri ditu, besteak beste Video DownloadHelper erraza eta potentea.
Bestetik eskolako ekipoetan irakasle gehienek gutxi asko web bideoak jaisten dituzte. Hala bada ez du zentzu handirik denek aipatu dudan gehigarria instalatzeak, hobe da halako kasuetan bideoak jaisteko aplikazio bat instalatzea.
Asko dira horretarako dauden aplikazioak; nik 4k Video Downloader probatu dut eta gustatu zait.



Sinplea, bideo-web nagusiak onartzen ditu, sistema eragile nagusietarako bertsioak ditu, software librea da, bideoaren kalitate ezberdinak eskaintzen ditu bai eta bideotik audioa eraustea.

Jaisteko tokia

Funtzionatzeko modua.

Bideoaren gainean jarri, eskuin klik egin eta copy video URL egingo dugu bideoaren helbidea kopiatzeko. Ondoren aplikazioa martxan jarriko dugu eta Paste url zanpatuko dugu. Aplikazioak hainbat kalitate jarriko digu aukeran edo audioa bakarrik jaistea. Bestetik jaisteko tokia eta fitxategiaren izena zehaztu behar dugu.

Bideoa jaisteko aukerak.

Baten batek agian galdetuko dio bere buruari: eta zertarako jaitsi web bideo bat? Bada irakasleen kasuan inportantea da, klasean bideoa erakutsi nahi baduzu kontuan izan behar da batzuetan bideoak desagertzen direla internetetik, bestetan behar den unean internet ez dabil eta dabilenean hain motela izaten da konexioa ezen bideoaren erreprodukzioa behin eta berriz eten egiten da. Arazo horiek bideoa jaitsita ekidin daitezke.

3 iruzkin:

  1. Oso ongi! Eta zer diferentzia dago Download helper eta zuk aipatzen duzunaren artean?

    ErantzunEzabatu
  2. Download Helper Firefoxen gehigarri bat da, gehigarri guztiak bezala erabiltzaile horren saioan funtzionatzen d; 4K, ordea, aplikazio bat denez erabiltzaile guztientzat balio du. Bestetik 4K instalatzen baduzu Download Helper ken dezakezu eta Firefox azkarrago ibiliko da.

    ErantzunEzabatu
  3. probatu dut eta oso ona. Mila esker, berriz

    ErantzunEzabatu