2011/03/17

Lightning: nola sortu egutegi bat online

Thunderbird posta bezeroa erabiltzen baduzu eta haren bidez zure agenda kudeatu nahi baduzu Lightning gehigarria behar duzu (Tresnak>Gehigarriak>Bilatu gehigarriak). Gehigarriak jartzen hasita ez ahaztu Xuxen zuzentzaile ortografikoa instalatzen.

Lightning: hilabete ikuspegia bi egutegirekin.


Lightnin oso erreza da erabiltzen baina berez datuak ordenagailuan gordetzen ditu eta Thunderbird-Lightning hainbat ekipotan erabiltzen baduzu agian komeni zaizu egutegia online edukitzea ekipo guztietatik egutegi bera erabiltzeko. Ikus dezagun nola egin daiteke.



Urratsak

  1. Erregistra zaitez egutegi-ostatu batean, esate baterako icalx.com. Erregistratzeko web orriaren eskuineko aldean dagoen create terminoan klikatu. Apunta ezazu ongi erabiltzailea eta pasahitza. Login egingo dugu eta behean bi helbide agertzen dira bata gure egutegi pribatuak gordetzeko eta bestea gure egutegi publikoentzako. Helbide pribatu hautatu (http://icalx.com/private/zure-izena/) eta kopia ezazu.  Icalx.com-en ordez Google Calendar erabil dezakegu.
  2. Lightning-era pasako gara eta ezkerraldean agertzen zaigu automatiko sortutako egutegia. Egutegi horrek ekipoan gordetzen du informazioa. Horren ordez online egutegia erabili nahi badugu hau ezabatuko dugu eta tira horretan bertan eskuin klik egin > Egutegi berria > Sarean eta lau formatu ageriko dira aukeran. Icalx.com erabiltzen badugu iCalendar (ics) eta Google Calendar erabili nahi badugu berea. Kasu bietan kokapena izeneko leihoan itsatsiko dugu lehen kopiatu dugun helbidea eta aurrera.
  3. icalx.com ikuspegia behin Lightning-etik bi egutegi argitaratu ondoren.
 Tira, prozesu luzea da baina behin egitekoa eta oso ongi dabil. Thunderbird-Lightning (edo Sunbird) hainbat ordenagailutan erabiltzen baduzu merezi duela uste dut.
Linux, Windows eta Mac Os sistemetarako balio du.
Ohikoa ez den ordenagailu batean kontsultatu nahi badugu gure agenda aski dugu web bidez ical.com edo Google Calender orrira joanda.

3 iruzkin:

  1. Lehenengo urratseko "Helbide pribatu hautatu (http://icalx.com/private/zure-izena/) eta kopia ezazu" ez dut ulertzen.
    Zer egin behar dut helbidea kopiatu eta helbide horrekin beste orrialde bat ireki? Ala kopiatu baino ez?
    Saiatu naiz beste orrialde bat irekitzen eta esan dit orrialde ori ez dela existitzen. Eta ezin dut jarraitu ze hurrengo pausoa ere ez dut ulertzen. LAGUNDU!

    ErantzunEzabatu
  2. Zure komentarioa ikusita berridatzi dut mezua zeren Lightning-en orain erraztu dute prozesua. Dena den icalx.com sartu eta login eginda agertzen den orrialdearen behe aldeko private helbidea kopiatu eta bigarren puntuan esaten duen tokian, Lighning-en alegia itsatsi behar duzu eta ondoren eskatuko dizu posta helbidea eta pasahitza konfirmatzeko.

    ErantzunEzabatu
  3. Ongi da, Millesker!

    ErantzunEzabatu