2011/03/31

Google Body, gorputza arakatzen



Atzoko mezuan esan bezala html5 estandarraren inplementazioan sumatuko da aurrerakuntza handiena Firefoxen. Garatzaileek tresna gehiago dituzte web orriak egiteko eta hori da hain zuzen Google-k web orri honetan egin duena, 3D grafikoen azelerazioaz baliatu da giza gorputza edozein angelutik erakusteko. Izan ere Firefox 4-k, Chromiun-Chrome-k bezala WebGL* erabiltzen du, html5 estandar berrian 3D azelerazioa inolako plugin gabe -ez flash, ez java- erabiltzeko aukera ematen duen sistema da. OpenGL erabiltzen du Mac eta Linuxen eta DirectX Windowsen.

Weben azelerazio txartel grafiko guztiek  ez dute onartzen. Ekipo zahar, netbook, eta tablet askotan web hau esate baterako ez da ikusten.

Hau da tokiaren helbidea: http://bodybrowser.googlelabs.com/body.html#

Web honetan ikus dezakegu bi gorputz, emakumea eta gizona, kanpotik zein barrenetik azala, giharrak, organoak, hezurrak, nerbioak, zainak eta linfak eskuineko panelean saguaren bidez gora eta behera eginez.
Nabigazioa ere saguarekin egiten da. Angelu guztietatik ikus daitezke gorputzak eta gurpilarekin urbildu eta urrundu gaitezke.

Edozein elementuan klikatuta elementua fokatu egiten da, gainerakoak lausotu egiten dira eta haren izena agertzen da -ingelesa batuaz-.
Ezkerreko panelaren beheko aldean klikatuta sistema nagusiak (elikadura, arnasketa, erreproduktiboa...) eta hainbat organo garrantzitsu ikusteko parada dugu.
Gernu-aparatoa


Bilaketa tresna, sareratzeko aukera eta beste hainbat tresna ditu web orriak.

Antzeko sistema atera zuen Windows duela jada urte batzuk, visible body, oso ona. Dohain jarri zuen amuari kosk egiteko eta ondoren nerbio, gihar eta azaleko gizakiontzat gehiegizkoa den prezioan jarri zuen. Ez dut uste Google-k antzekorik egingo duenik.

Azelerazio grafikoari ezker aldaketa handiak etorriko dira web munduan, batez ere simulazio eta jolasetan.



GL: Graphic Library hiru dimentsioko irudien renderizazioa ahalbidetzen duen teknologia.  Renderizazioa hiru dimentsioko objektu bat bi dimentsiotan erakustea da.


EGUNERATZEA

Google-k bertan bera utzi du zerbitzu hau 2011.eko irailean.
Hona bere oharra:
As Google Labs winds down, we will be retiring Google Body. However, you will soon be able to find its functionality elsewhere. We are working on open-sourcing the code that powers Google Body so that anyone will be able to create and run a searchable 3D viewer. We are also working with our partner, Zygote Media Group, on an application called Zygote Body. This application will be free, available on the web and on Android, and will enable students, teachers, and others using Google Body to continue to have access to a human anatomy browser.
BIGARREN EGUNERATZEA
Urte bat pasa da eta Zygotebody.com hasi da martxan. Zerbitzuak ez du Google Bodyk zituen prestazio guztiak baina ez dago gaizki, hori bai, ekipoak azelerazio grafikoa eduki behar du gorputzak ikusi ahal izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina