2011/01/13

Nola instalatu Chromium euskaraz Ubuntun.


Librezaleak-en orrian irakurri dut Chromium, Google Chrome nabigatzailearen proiektuaren zati erabat kode irekikoa euskaratuta dagoela jada eta, Firefoxen zalea izan arren, probatzeko animatu naiz.

Instalatzeko urratsak hauek dira: ppa errepositorioa instalatu, freskatu software-iturriak, instalatu nabigatzailea eta bukatzeko nabigatzailearen hizkuntza-paketeak; horretarako terminalean hurrenez hurren exekutatu:

sudo add-apt-repository ppa:chromium-daily
sudo apt-get update
sudo apt-get install chromium-browser chromium-browser-l10n

Martxan jartzean lehenengo inpresioa abiadura da, bai aplikazioa irekitzen bai orriak kargatzean. Edozein modutan gaitasunei erreparatuta ez da, lehenengo begiratuan, Firefoxen mailara iristen. Dena den gehiago frogatu ondoren beste mezu bat idatziko dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina