Infografia eder honek zenbakiek eta geometria naturan duten isladaren hiru adibide erakusten digu: Fibonacciren segida, urrezko laukizuzena eta Tiessenen poligonoak.
Nature by Numbers from Cristóbal Vila on Vimeo.
Etérea animazio estudioetako Cristobal Vilak egin du. Horri honek fundamentu matematikoak azaltzen ditu.
Ez dakit matematikaren estetika den edo estetikaren matematika.
2010/03/30
2010/03/25
Pantaila itzali; piztu da udaberria
Negu gorria pasa da. Pantailak itzali, telebistak zaborrera bota eta naturaz gozatzeko garaia heldu da.
Mendia bor-bor ari da eta aspaldiko udaberri loretsuena gozatuko dugu egun hauetan.
Egun, zozoak, txirriak, karnabak denak txori dira eta lilipak, malbak eta txikoriak denak lore. Proposamen bat egingo dizut: bizkar zorroa hartu eta bertan libretatxo bat edo argazki kamara hartu; etxe ondoko mendi buelta eman eta lore aleak jaso libretaren orrien artean edo argazki kameran makroa aktibatuta. Ondoren etxean web orri honetan sartu:

Argazkiak.org | San Jose lore loreak erreka ondoan © cc-by-sa: alexgabi

eta saia zaitez loreei izena ipintzen. Kolorea hautatu,
lehenengo alean klikatu eta NEXT botoian klikatu kolore horretako loreak ikusita baietz hartu duzuna ageri!
Saia zaitez izena gogoratzen; bigarren partea hauxe da: hurrengo mendi bueltan lorea ikusita bere izena ozenki esatea da.
Lagunek galdetzen badizute non ikasi dituzun izen guzti horiek esaiezu: interneteko baratzean.
Lagunek galdetzen badizute non ikasi dituzun izen guzti horiek esaiezu: interneteko baratzean.

Argazkiak.org | San Jose lore loreak erreka ondoan © cc-by-sa: alexgabi
2010/03/23
Grubak ez du Linuxen partizioa ikusten
Gaur eskolan argia joan zaigu eta bueltatzean ekipo bat ez da gai izan Linuxa abiatzeko
eta mezu hau erakutsi du:
Konpontzeko:
Abiatu ekipoa Linux liveCD batez.
Kontsolan egin
sudo su (supererabiltzaile baimenak izateko)
fdisk -l (ikusteko ekipoaren partizioak, apuntatu Linuxena)
fsck /dev/sdxy (non x diskoaren letra den eta y partizio-zenbakia)
Azken komando honek fitxategi sistema txekeatu eta konpondu egiten du. Erantzun baietz baimena emanez egin behar dituen ekintzetarako. Bukatzean berrabiarazi.
Antza denez argia joatean ez omen dio denbora eman fitxategiak ixteko eta hortik dator arazoa.
eta mezu hau erakutsi du:
Mount of filesystem failed
A maintenance shell will now restarted
Control-D will terminate this shell and retry
Konpontzeko:
Abiatu ekipoa Linux liveCD batez.
Kontsolan egin
sudo su (supererabiltzaile baimenak izateko)
fdisk -l (ikusteko ekipoaren partizioak, apuntatu Linuxena)
fsck /dev/sdxy (non x diskoaren letra den eta y partizio-zenbakia)
Azken komando honek fitxategi sistema txekeatu eta konpondu egiten du. Erantzun baietz baimena emanez egin behar dituen ekintzetarako. Bukatzean berrabiarazi.
Antza denez argia joatean ez omen dio denbora eman fitxategiak ixteko eta hortik dator arazoa.
2010/03/17
Portatila eta proiektorea
Zenbait ekipo eramangarri edo portatil proiektore bati konektatuta badaude pizten dugunean bere pantailan ez dugu ezer ikusten eta soilik proiektorean ikusten dugu informazioa. Ekipoari begira bagaude eta proiektorea itzalita badago ez dugu halakoetan ezer ikusiko eta, kasurik hoberenean, Fn+F5 eginda berreskuratuko dugu ekipoaren pantaila (hainbat kasutan horrela ere ez). Nola konpondu?
BIOS interfaze asko dago eta funtzionalitateak ez daude toki berean. Beste ekipo batean aldaketa egiteko hau da segitu dudan bidea:
Advanced > System Configuration > Power on Display eta bertan bi aukera ematen ditu: Autoselect eta System LCD only. Lehenengo aukeratik bigarrenera aldatuta konpontzen da arazoa.
- deskonektatu proiektorea (edo piztu haren bidez ikusi nahi baduzu).
- piztu ekipoa eta biosean sartu F2 sakatuta
- bilatu Power on Display parametroa eta Auto posiziotik Both posiziora pasa. Auto posizioak esaten dio vga konexio bat detektatuz gero irudia bertara bidaltzea eta both balioarekin bietara bidaliko du, alegia proiektorera eta ekipoaren pantailara.
OHARRAK:
Advanced > System Configuration > Power on Display eta bertan bi aukera ematen ditu: Autoselect eta System LCD only. Lehenengo aukeratik bigarrenera aldatuta konpontzen da arazoa.
2010/03/14
Linux geletan
Antigua-Luberri BHIko informatika geletan dagoeneko Linuxa dago.
Urrats hau egiteko ezinbestekoa egin zaigu Gipuzkoako Software Askea (GISA) elkarteko Roman Muñozen laguntza teknikoa. Berak lortu du ekipoak Premiako Windows Server-en domeinuan sartu eta horri esker:
| Hainbat froga egin ondoren hiru geletan ezarri dugu. |
Urrats hau egiteko ezinbestekoa egin zaigu Gipuzkoako Software Askea (GISA) elkarteko Roman Muñozen laguntza teknikoa. Berak lortu du ekipoak Premiako Windows Server-en domeinuan sartu eta horri esker:
- Erabiltzaileak domeinuan identifikatzen dira Premiako izen eta pasahitzekin,
![]() |
| Identifikatzeko pantaila |
- Erabiltzaile bakoitzari dagozkion Premia zerbitzariko karpetak automatikoki muntatzen zaizkio.
Lan nekeza izan da baina bidea erraztu duena beste ikastetxeak animatu daitezen. (GISA)
Lekuak atalean ikasle baten eta irakasle baten karpetak.
Zer eskaintzen du Linuxek?
Sistema egonkorra eta sendoa, antibirusik behar ez duena; azkarra da eta baliabide gutxiko ekipoetan ere primeran dabil. Instalatzen denean sistema ez ezik oinarrizko aplikazioak (Openoffice, Firefox, Gimp...) ere instalatzen dira, dena euskaraz, jakina. Horietaz gain, software aukera zabala dago: VLC, Thunderbird, Xmind, Audacity... beste ehunka aplikazioen artean era erraz instala daitezkeenak ekipoa zure beharretara egokitzeko.
Software librea da, ez da ezer ordaindu behar eta ikasleek zein irakasleek, nahi izanez gero, etxean ere eduki dezakete.
Horretaz gain, enpresa baten menpekotasun teknologikotik kanpo, ekipoen egokitzapena errazten da. Elkarlana sustatzeko lanabesa ere bada Linux.
Aukeratu dugun distroa Ubuntu izan da eta Windowsa mantendu dugu abiatze dualari esker.
Eskerrik asko lagundu duzuen eta aldaketen gorabeherak sufritu duzuen irakasle eta ikasleei.
2010/03/12
Itxura aldaketa eta orri berria
Bloggerrek irudi txantiloi berriak jarri duela aprobetxatuz blogaren itxura aldatu dut.
Beste aldetik eskuineko Orriak atalean Web zerbitzuak atal estatikoa sortu dut Linuxi buruzkoari konpainia egiteko. Bertan lainoan aritzeko eta, zenbait kasutan, elkarlanean jarduteko hainbat weben bilduma jarri dut.

2010/03/10
Openshot bideo-editorea euskaraz
Linux sistemarako bideo-editore erraza da Openshot. Librezalekoek euskaratu dute. Hemen hizkuntza fitxategia jaisteko tokia. Deskonprimitu eta gero kopiatu eta aipatzen duten karpetan itsatsiko dugu. Hori egiteko terminalean sudo erabili behar dugu eta Nautilusekin egiteko terminaletik sudo nautilus egingo dugu baimenekin arazorik ez izateko.
Openshot instalatu nahi baduzu Ubuntun Software-biltegitik egin dezakezu.
Openshot instalatu nahi baduzu Ubuntun Software-biltegitik egin dezakezu.
Linux berrinstalatu /home berreskuratuz
Linux instalatzean gutxienez bi partizio egitea komeni du, bat sistema instalatzeko (/ direktorioan muntatzen dena) eta beste bat erabiltzaileen datuak eta ezarpenak gordetzeko (/home direktorioan muntatzen dena. Hartara sistema berrinstalatu edo bestelako distroa instalatu nahi badugu erabiltzaileen datuak eta ezarpenak mantenduko ditugu.
Ubuntu berrinstalatu behar izan dut ekipo batean eta /home eta euren erabiltzaileak berreskuratzeko lanak izan ditut. Saiatuko naiz dokumentatzen tesitura berean bazaude lagungarri izan dakizun.
Berrinstalazio urratsak:
CDrekin egingo dugu instalazio berria eta partizioak eskuz zehaztuko dugu. Nire kasuan, swap aparte, bi partizio nituen / eta /home gordentzen zutenak. Berrinstalazioa egiteko / duen partizioa markatuko dugu, formateatzeko agindu eta / direktorioan muntatu. /home duen partizioa markatuko dutu ondoren baina formateatu gabe, eta /home direktorioan muntatu.
Sistemaren administratzaile bezala lehen genuen berbera jarriko dugu, hartara /home partizioko bere karpeta pertsonala berreskuratuko du. Kasu askotan erabiltzaile bakarra dago eta ez da besterik egin behar. Domeinu baten menpean bagaude sareko erabiltzaileek ere ez dute arazorik aurreko karpeta pertsonalak bere egiteko.
Arazoa administratzaile instalatzailea ez diren gainerako erabiltzaile lokalekin izango dugu. Izan ere berriz gehitu beharko ditugu erabiltzaile lokalen zerrendara baina, horretan saiatzen garenean, sistemak esango digu ezin duela erabiltzaileak sortu izen hori duten karpetak daudelako /home-n. Nola konpondu? Bada, erabiltzaileak berriz sortu aurretik haien karpeta pertsonalak berrizendatu behar ditugu sudo nautilus egin eta, demagun, ainhoa izeneko karpeta badugu ainhoa1 izen jarriko diogu. Ondoren ainhoa erabiltzailea sortuko dugu eta, bukatzeko, berriz ere sudo nautilus egina /home-ko ainhoa karpeta berria ezabatu eta ainhoa1 karpetari ainhoa karpeta eman. Horrela egina erabiltzaile lokala zen Ainhoak bere dokumentuak eta ezarpenak gordetzen zituen karpeta berreskuratuko du instalazio berrian.

2010/03/06
Bideoak hobeto ikusteko Firefoxen
Azeriaren nabigatzailean bideo bat ikustean sarri gertatzen dira etenaldiak. Arrazoiak hainbat izan daitezke, tartean, noski gure konexioaren kalitatea. Baina besteak beste, horren arrazoi bat da nabigatzaileak hamar segundoro irekita ditugun orrien erreferentziak gordetzean datza -badakizu, kolgatuz gero fitxak berreskuratu ahal izateko-.Aipatu tartea luzatzen badugu bideoen etenaldiak desagertu edo, bederen, murriztuko dira.
Nola egin dezakegu:
- Helbide barran honakoa idatzi: about:config (kontuz ibiliko naiz)
- Agertzen den bilatzeko leihoan idatzi: browser.sessionstore.Interval eta agertuko da 1000 (10 segundu). Eskuin klik egin eta aldatu 100000-ra.
Oraindik ez duzula Firefox erabiltzen? Ba da garaia. Hemendik jaitsi dezakezu.
2010/03/04
Ubuntu: nola instalatu OpenOffice-base
OpenOffice-base,bulegoko aplikazioetan datu-baseen gestorea, gutxi erabiltzen omen da eta astuna da. Badirudi hori dela eta Ubuntuk ez duela instalatzen.
Behar izanez gero, nola egingo dugu instalatzeko?
Prest dago. Aplikazioak > Bulegoa atalean sartu eta bertan izango dugu.
Erabiltzeko laguntza behar baduzu Scribd.com ostatuan baduzu apunteak euskaraz.
![]() |
| Aplikazoaren ikuspegi orokorra |
Behar izanez gero, nola egingo dugu instalatzeko?
- Jo Synapticera: Sistema > Administrazioa > Synaptic paquete kudeatzailea (sartu pasahitza).
- Bilaketa bizkorrean idatzi: openoffice.org-base
- Bilaketaren emaitzetan izen bereko kontrolean eskuin klik egin eta "instalatzeko markatu" hautatu.
- Javako hiru menpekotasunak agertzen dira: markatu.
- Tresna barran "aplikatu" klikatu. Konfirmatu aplikazioa.
Prest dago. Aplikazioak > Bulegoa atalean sartu eta bertan izango dugu.
Erabiltzeko laguntza behar baduzu Scribd.com ostatuan baduzu apunteak euskaraz.
Subscribe to:
Posts (Atom)

dd