2010/11/08

Ekipoaren hardwarea informazioa Linuxen


Hona hemen hiru modu ekipo baten hardware ezaugarriak ikusteko:

1- Deus instalatu gabe lshw komandoa ekipoaren osagaiak zerrendatzen ditu.
sudo lshw -short

Plaka nagusia, prozesadorea, cache, RAM, txartel grafikoa, barne konexioak, DVD, SATA eta IDE barne-atakak, USB portuak, sare-txartela, audio-gailua...

Zehaztasun gehiago nahi baduzu ken diezaiokezu -short parametroa
sudo lshw

Plaka nagusiaren osakaiak interesatzen bazaizkizu:
sudo lspci

Informazioa fitxategi batean gorde dezakezu hobeto ikusteko eta inprimatzeko:
sudo lshw -short >hardware_osagaiak.txt
sudo lspci >plaka_nagusiaren_osagaiak.txt

Informazio zehatza eta hainbat ezarpen ikusi eta editatzeko oso ondo dago Usemos Linux webguneko mezu hau.

2- Inxi aplikazio txikia informazioa era txukunean ikusteko terminalean.

Instalatzeko:

sudo apt-get install inxi

Informazioa ikusteko:

inxi -F


Informazioa testu fitxategi batean gorde edo bidaltzeko terminaleko testua hautatu gedit testu editorea ireki itsatsi eta gorde.



3- Interfaze grafikoa eta abiarazlea duen aplikazioa nahiago baduzu Hardinfo oso egokia da.
Software-zentrotik instala daiteke edo terminaletik:

sudo apt-get install hardinfo




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina