2010/10/23

Nola sortu eta editatu GPSrako ibilbideak Google Earth eta Google Maps-en

Ibilbideak (trakc) eta puntuak (waypoint) GPSean sartzeko hainbat era dago: ibilbidea egin GPSa piztuta, internetetik jaitsita -Wikiloc-etik esate baterako-, editore aplikazio batez, hala nola Ozi eta Compe pribatiboak edo lehengo egunean komentatu nuen software libreko Viking besteak beste. Gaurkoan beste bi posibilitate aurkeztu nahi ditut, biak hala biak Google-ren eskutik: bata, offline, Google Earth eta bestea, online, Google Maps.

Google Earth-en bidez.

Instalatu behar baduzu hemendik jaits dezakezu. Linuxen instalatzeko laguntza hemen eta ibilbideak ondo ikusteko egin beharreko aldaketa hemen.

  • Ibilbidea sortu: Ezkerreko panelaren erdiko atalean My Places-en eskuin klik egin eta klika ezazu erantzi (add) > bidea (path); irekiko den leihoan ibilbideari izena eman eta, erne!, ez ezazu leihoa itxi.
  • Ibilbidea sartu editatzeko: Beste aukera bat da lehendik genuen ibilbide bat sartu eta editatzea. Sartzeko kml bihurtuko dugu -gero aipatuko dut nola- eta File > Open eginez kargatuko dugu; alboko panelean agertuko zaigu GE-en bidez egindakoekin batera. Hauek editatzeko gainean eskuin klik egin eta propiedadetan (properties) klikatu; bidea eta kontrol puntu gorriak ageriko dira.
  • Puntuak aldatu: Ibilbidea egiteko, bere leihotxoa itxi gabe, kurtsorea jo-puntu karratuaren itxura duela, klik eginez puntuak sortuko ditugu. Punturen bat aldatzeko gainean klikatu eta herrestan eraman.
  • Puntuak ezabatu: Egiten ari zarelarik azkenak desegiteko atzera tekla zanpa. Puntu baten aurrekoak ezabatzeko bertan klika eta gero atzera tekla zanpa.
  • Puntu berriak: Ibilbide bat luzatzeko, alegia puntu gehiago jartzeko, muturrekoan klika, mugi pixkak eta klika hurrengo puntua.
  • Ibilbidea gorde: Behin ibilbidea bukatuta, irekita utzi dugun ibilbidearen leihotxoan OK zanpatuko dugu eta erreferentzia azalduko da alboko My places atalean. Ibilbidea GE aplikazioan gordeta geratzen da eta haren kontrol koadroan klikatuta ezkutatu edo agerian jartzeko aukera izango dugu. Aplikaziotik kanpo gordetzeko alboko paneleko erreferentzian eskuin klik egin eta Save Place As... klika eta hauta ezazu gordetzeko tokia. Gordetzeko formatua kml da -nahi izanez gero kmz konprimitua-. Gero esango dizut nola bihurtu zure GPSaren formatura.
    Google Maps-en bidez.

    Ibilbideak sortu ahal izateko saio bat ireki behar dugu -eskuinean goian- eta horretarako Gmaileko kontua eduki behar dugu -ez badaukazu sor dezakezu orain-.
    Behin saioa irekita ezkerraldeko panelean egin Nire mapak > Mapa berria sortu. Izena jarri ibilbideari eta publiko edo pribatua markatu.
    Erabaki mapa edo satelite  ikuspegia.
    Ezkerreko panelean hiru ikono agertzen dira: mapa mugitu, puntua (waypoint) eta ibilbidea (track). Hirugarrena hauta eta hasi bidea marrazten klik eginez. Klikatuta mantentzen baduzu mapa mugi dezakezu.

    From Luberri

    Behin ibilbidea bukatuta GPSra pasatzeko gorde beharko duzu; horretarako klika tira urdineko "Google Earth-en ikusi" eta kml formatuan gordeko du.



    Ibilbidea konbertitu
    Metodo bat zein bestea erabili emaitza kml formatua duen fitxategia da. Gure GPSra kargatzeko egokitu beharko dugu formatua. Horretarako GPSVisualizer.com web orria erabil dezakegu: zein formatutik zein formatura zehaztu, fitxategia igo eta berak instant batean eskatutako formatuan bueltatuko digu.


    Ebaluazioa
    Pagoko aplikazioek dituzten tresna guztiak ez badute ere konplikaziorik gabeko paseo politak prestatzeko tresnak dira. Hutsak nabarmentzekotan pare bat: bietan falta dira altitude datuak, hala nola sestra barrak; GEko ikuspuntua etzana altueraren ideia bat izan dezakegu, baina ez fidagarria; eta bestetik nekez ikusiko dugu oinezko zidorrak harrian eta bide guztiak baso itxian. Abantaila pare bat aipatzearren hauek azpimarratuko nituzke: ez dugu mapak eskaneatu eta kalibratu beharrik eta zenbaitetan mapak berak baino informazio hobea ematen du sateliteko ikuspegiak. Bestetik Google Maps, web orria izanda, bidaian gaudelarik edozein ordenagailuan, deus instalatu gabe, ibilbideak erraz prestatzeko aukera ematen digu.

    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina