2010/09/16

"Web 2.0 eskolan" aurkezpena

Lehengoan Prezi zerbitzuaren berri izan nuen eta frogatxo bat egin dut. Prezi aurkezpenak online egiteko zerbitzua da; ohiko aurkezpenei buelta emateko modu bat; buelta bi zentzutan bederen.
Froga egiteko web 2.0 tresnen erabilera eskolan hartu dut gaitzat. Hona aurkezpena, (ondo ikusteko egin klik More-n eta pantaila osoa adierazi -Fullscreen-):



Zorabiatu zarela? Bai, agian pasa egin nahiz jauzi eta txiribueltekin.
Prezik gaur jakinarazi du aurrerantzean aurkezpenak elkarlanean egiteko aukera dagoela: horretarako aurkezpenaren sortzaileak beste hamar bat lagun konbida ditzake edizioan parte hartzeko.
Beste aurkezpen batzuk ikusi edo frogatu nahi baduzu hona esteka: Prezi

1 iruzkin:

  1. Kaixo, Alex:
    Prezirekin aurkezpen politak egin daitezke, baina hasieran korapilatsua egiten da. Ederki gelditu da zurea. Ea erabiltzen dudan gehiago. R300-na egiten ari naiz eta ikastaroa web 2.0-ra begira jartzeko helburua omen dute ere, batik bat egindako lanak: Webquest, blog edo google docs euskarrietan jartzea bederan.
    Agur eta ondo izan.
    Gurutze.

    ErantzunEzabatu