2010/09/20

Geogebra Ubuntun instalatu


Geogebra geometriako aplikazio librea da batez ere funtzio eta poligonoen errepresentazioa eta trigonometriarako erabiltzen dena. Erabiltzeko bi era daude: lehenengoa Geogebraren web-orritik proposatzen den webstart modua da, alegia aplikazioa instalatu gabe weborritik abiatzea, bigarrena aplikazioa instalatzea da. Nik bigarrenaren aldekoa naiz, izan ere Jaurlaritzak eskola publikoei eskaintzen digun interneta sufritu behar dut eta baldintza horietan ezin da ibili.

Ekipoan Ubuntu 10.10 Maverick edo bertsio berriagoa baldin baduzu aski duzu software biltegira joan eta bertatik instalatu. Ubuntu zaharragoa baduzu terminala ireki eta hurrenez hurren sententzia hauek exekutatu:

echo "deb http://kondr.ic.cz/deb lucid main" | sudo tee -a /etc/apt/sources.list
wget http://kondr.ic.cz/kondr.key -O- | sudo apt-key add -
sudo apt-get update
sudo apt-get install geogebra



2010/12/2an eguneratua

    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina