2010/07/01

Nola gehitu hiztegiak Libreoffice aplikazio paketean

Libreoffice euskaraz instalatua baduzu dagoeneko euskara hiztegia (Xuxen) eta ingelesekoa dagoeneko martxan dituzu (testu prozesadoretan hiztegia zuzentzaile ortografikoari esaten zaio).
 
Nola jakin zeintzuk hiztegi dauden instalatuta? Testu prozesadorearen egoera barraren -beheko barraren- erdialdean Euskara jartzen duen tokian klikatu eta Gehiago erakusteko esan; irekiko den leihoaren erdia aldean Hizkuntza atala agertzen da eta horko zerrendan ontzat emana edo onartua ikurra duen hizkuntzek dute instalatua hiztegia.

 

Eta, nola instala daitezke hiztegi berriak?  Zuzentzaile mordo bat dago doan eskuragarri Openofficeko hedapenen web orrian. Dena den beste baterako gogora ezazu egin dezakezula Tresnak > Hedapen kudeatzailea > Eskuratu lineako hedapen gehiago eta web orri horretan instalatu nahi duzun hizkuntzaren izena idatzi -bere hizkuntzan-, español, français, sardu... izenean klikatu eta Get it zanpa.




Nola erabili hiztegiok? Testu bat euskaraz ez dagoen hizkuntza batean idazten badugu eta zuzentzaile ortografikoa martxan egotea nahi badugu testu osoa  (Ctrl+A) edo hizkuntza horretan dagoen testu zatia hauta eta mezuaren hasieran aipatu dudan egoera barran dagoen Euskararen gainean klikatu eta beste hizkuntza hauta.

2 iruzkin:

  1. Aizu! galdera bat. Saiatu naiz hemen esaten dena egiten, ubuntu daukat, tresnak > hedapenak. baina gaztelaniako zuzentzailea zein da? Ez da ageri. Halere, instalatu dut bat baina ez dit ezer zuzentzen... laguntzerik bazenu... imanol@27zapata.com mila esker!

    ErantzunEzabatu
  2. Ez nau harritzen zoratu izana. Badirudi duela aste batzuk aldaketak egin dituztela eta gaur egun bilaketa egitean bidaltzen dizu gaztelaniako hiztegirik ez duen orri batera.
    Gaztelaniako hiztegia jaisteko joan orri honetara: http://extensions.services.openoffice.org/en/project/es_ANY-dicts bertan GET IT botoian klikatu eta gehigarria jaitsi eta automatikoki instalatuko da.
    Frantsesa, ingelesa eta beste hiztegi batzuk jaisten ahal dituzu orri honetatik: http://extensions-test.libreoffice.org/extension-center?getCategories=Dictionary&getCompatibility=any

    ErantzunEzabatu